Itxi

Gipuzkoa Encounter

Gipuzkoa Encounterraren 'Geratu Etxean' edizioa martxan, 456 plazak agortuta

eitb.eus

Leer en Castellano

Erabiltzaileak etxetik "areto birtualetara" sartzen ari dira eta arte digitaleko, software libreko, hardwareko eta jokoetako lehiaketak antolatzen dituzte.

Gipuzkoako informatika-jaialdiaren artxibo irudia. Argazkia: Gipuzkoa Encounter

Gipuzkoa Encounterraren 14. edizioa hasi zen atzo, aurreikusitako plaza guztiak agorturik daude, guztira, 456. Erabiltzaileek etxetik parte hartzen ari dira, COVID-19 koronabirusaren pandemia dela eta, bertan behera utzi behar izan baitute Tolosako Usabal kiroldegiko ekitaldia.

Ekitaldia "G14 Geratu Etxean Edition" izenarekin berrizendatu dute, atzo arratsaldeko 18:00etan hasi zen eta igande gauerdira arte iraungo du, COVID-19ren isolamenduari aurre egiteko "ekimen perfektu" gisa aurkeztu dute antolatzaileek ohar batean.

Topaketak beste edozein ediziotako jarduera berdinak izango ditu, nahiz eta egoitza fisikorik ez izan. Ekitaldi hau Euskaltel Fundazioak antolatzen du, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRI Taldearen bitartez.

Izena eman dutenen % 35 Bizkaian bizi dira,% 22 Gipuzkoan,% 12 Nafarroan,% 9 Araban,% 7 Madrilen eta % 4 Kantabrian, gainerakoak beste autonomia erkidegoetakoak dira.

Parte hartzaileek, etxetik bertatik, topaguneetara sartzeko aukera dute, Discord bezalako tresnen bidez. Bertan, "areto birtualak" aurkituko dituzte, gaika sailkatuta, eta arte digitaleko, software libreko, hardwareko eta jokoetako lehiaketak antolatzen ari dira.

Era berean, gune horretatik kanpo edonorrentzat irekia den beste eremu bat dago erabilgarri, online emango diren doako prestakuntza-hitzaldietan parte-hartzeko aukera ematen duena.