Itxi

KORONABULOAK

Ez dago eukaliptoak COVID-19ari aurre egiteko balio duela dioen azterlanik

EITB

Leer en Castellano

WhatsAppez asko hedatu den mezu baten esanetan, Habanako Unibertsitateak ikerketa bat egin du eukaliptoak koronabirusari kontra egiteko duen gaitasunaz, baina ez da egia.

Habanako Unibertsitateak eukaliptoaz egindako ustezko ikerketa bati buruzko mezua. Argazkia: EiTB

Egunotan WhatsApp bidez zabaldutako mezu baten arabera, Habanako Unibertsitateak frogatu egin du COVID-19 gaixotasuna ez dela garatzen eukaliptoa presente dagoen lekuetan, eta, ondorioz koronabirusaren hedapena eragozteko balio duela.

Hainbat lagunek galdetu dute gai horri buruz 600 900 454 telefono-zenbakian, hots, EiTBk, koronabirusarekin lotutako buloak geldiarazteko asmoz, martxan jarritako partaidetza-ekimenaren telefonoan. Herritarrek buloak izan daitezkeen argazkiak, testuak eta bideoak bidal ditzakete bertara, mezu horien egiazkotasuna argitze aldera.

Ekimen horretan, VOST Euskadirekin (Euskadiko Larrialdietako Boluntario Digitalen Elkartea) eta Maldita.es webgunearekin lankidetzan ari da EiTB. Horrez gain, Eva Caballero kazetariak zuzendutako Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol zientzia eta teknologiari buruzko dibulgazio-programan parte hartu ohi duten adituen laguntza ere badu.

Aipatu mezuak honela dio (jatorrizkoa, gaztelaniaz):

VIVA CUBA

MENTOLATUM EN LA NARIZ,  NO ENTRA EL VIRUS Y EL MISMO SE MUERE...

Médicos de la  Universidad de la Habana - Cuba ¿¿ confirmaron y demostraron que el COVID -19 no se desarrolla en ambientes donde se usa el 1,8 Epoxi-p mentano que es el componente anti virucida, antiséptico y bactericida del Eucaliptol más conocido como Eucalipto en una serie de pruebas en ambientes aspersados con vapor caliente de Eucaliptol este virus modificado no se desarrolló y no tolero los agentes virucidas, antisépticos y bactericidas de este componente muriendo por completo, también determinó este resultado el calor del vapor generado por las vaporeras, recomiendan tener ramas de Eucalipto en los dormitorios, o vaporeras con aceite de Eucalipto o ramas de este para prevenir el COVID -19.

*FAVOR DE HACERLO CIRCULAR

Oraingoan, La Mecánica del Caracol bi mikrobiologorekin jarri da harremanetan, gaiaren gainean duten iritzia jakiteko. Haiek jakinarazi diotenez, ez dute ezagutzen "eukaliptoaren ahalmen biruzida aztertu duen ikerlanik".

Bestalde, aipatutako mezuan ziurtatzen denaren egiazkotasuna zalantzagarri bihurtzen duen beste alderdi bat da haren beste bertsio ia berdin bat existitzen dela, baina pixka bat zabalagoa dena. Bertan, ustezko ikerketaren egiletzat Venezuelako Caraboboko Unibertsitatea jotzen da (jatorrizkoa, gaztelaniaz):

Médicos de la Universidad de la Carabobo Venezuela, confirmaron y demostraron que el COVID -19, no se desarrolla en ambientes donde se usa *el 1,8 Epoxi -p mentano* que es el componente anti virucida, antiséptico y bactericida del *Eucaliptol* más conocido como *Eucalipto*, en una serie de pruebas en ambientes aspersados con vapor caliente de Eucaliptol este virus modificado no se desarrolló y no tolero los agentes virucidas, antisépticos y bactericidas de este componente muriendo por completo, también determinó este resultado el calor del vapor generado por las vaporeras, recomiendan tener ramas de Eucalipto en los cuartos, o vaporeras con aceite de Eucalipto o ramas de este para prevenir el COVID -19.

Según la Facultad de Ciencia de la Salud de la Universidad de Carabobo, después de infinitas pruebas donde se expuso el virus al Eucaliptol se notó que el virus sucumbió hasta quedar neutralizado por completo los cuales ya trabajando para desarollar un antídoto a base de la sustancia que se sustrae del Eucaliptol, para de esa manera hacer su aporte a la cura definitiva al coronavirus.

Comparte este dato.

Venezuelako unibertsitateak berak Twitter bidez ukatu du gai horren gaineko inolako azterketarik egin duela: "Gure instalazioetan ez da ikerketarik egin pandemia bat geldiarazteko landareak erabiltzea iradokitzen duenik", azaldu dute unibertsitatetik.

Azkenik, martxoaren 6an, Estatu Batuetako Elikagai eta Sendagaien Administrazioak (FDA), Merkataritzako Batzorde Federalarekin batera, ohartarazpen-gutuna bat igorri zion aromaterapia-enpresa bati produktu engainagarriak saltzeagatik; izan ere, besteak beste, eukalipto-olioa zuen salgai COVID-19 gaitzari aurre egiteko baliabide gisa.

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.

Albisteak (6)