Itxi

Koronabuloak

Kontuz! Dirua jasotzeko iruzurra egiten ari dira Caritasen izena erabilita

EiTB

Leer en Castellano

Caritasek jakinarazi duenez, elkartearen izena erabiltzen ari den mezu bat hedatu da sare sozialetan eta WhatssApp bidez, jendeari datu pertsonalak eskatuz dirua lapurtzeko.

Imagen del mensaje falso en nombre de Cáritas que se ha viralizado. Foto: EiTB

Caritasek ez ditu webguneen bitartez datu pertsonalak eskatzen familiei elikagaiak ematearen truke. Koronabirusaren pandemiaren krisialdia baliatuta, horixe ulertarazten saiatzen dira WhatsApp eta sare sozialen bidez zabaldutako mezu batuk.

Sare sozialetatik gure erabiltzaileek mezu honen berri eman digute. Bestalde, gurekin kontaktuan jar zaitezke 600 900 454 zenbakira wasap bat bidalita. EiTBk #Koronabuloak gelditzeko duen ekimenaren barruan, 'Maldito Bulo' webgunearekin eta VOSTEUskadi Boluntario Digitalen Elartearekin ere harremanetan gaude. Horrez gain, Eva Caballerok zuzentzen duen Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol dibulgazio-programan parte hartu ohi duen komunitate zientifikoaren laguntza ere badu.

Egunotan zabaldu den mezu batek Caritasen izena erabili du hainbat jenderi mezu hau helaraziz: "800.472 laguntza prest ditugu zuen familiak elikatzeko munduan zehar hedatu den koronabirusaren pandemia honetan".

Espainiako Caritasek mezu hauen guztien faltsutasuna salatu, eta dirua jasotzeko iruzurra dela ohartarazi du. Iruzurra egiten duen webgune honek, duela hilabete batzuk iruzur berdina egin zuen Kolonbian, baina Nazio Batuen Erakundearen izenaz baliatuta.

Datuak

Caritasek, elikagaiak emateko kanpaina hau faltsua dela ohartarazi nahi izan du bere webgune ofizialaren eta Twitter kontuaren bitartez. Gainera, egunotan zenbait saiakera antzeman dituzte elkartearen izenaz baliatuta jendearen datu pertsonalak eskuratzeko, eta, aldi berean dirua jasotzeko eta koronabirusaren eraginez kaltetutakoei elikagai gisako laguntza fltsuak eskainiz. Halaber, "cuponesdiarios.club/caritas-ayudas" webgunera zuzentzen zaituzte bertan zure datu pertsonalak sartzea eskatuz. Mezu hauei kasurik ez egiteko esaten du Caritasek.

Beste webgune baten, mezua elikagaien beharra duten beste bost pertsonari bidaltzeko eskatzen da, horrela errazagoa baita iruzurra zabaltzea. Duela gutxi, beste webgune batek ("oficinadigital.club") ere laguntza faltsuak eskaintzen zituen datu pertsonalen truke COVID-19agatik kaltetutakoentzat, baina kasu honetan Nazio Batuen Erakundearen izena erabilita.

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.

Albisteak (3)