Pandemia
Arabako egoitzetako hildakoen batez bestekoa gainerakoen antzekoa dela dio Gonzalezek
agentziak | erredakzioa
Osakidetzak martxan jarritako dispositiboa "nahikoa" izan dela uste du Arabako ahaldun nagusiak, eta azpimarratu du "geroz eta ohe gehiago libre" geratzen ari direla.
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak esan du Arabako zaharren egoitzetan koronabirusarekin hildakoak kopuru osoaren "% 32-33" direla, eta ehuneko hori gainerako lurraldeen "antzekoa" dela.
Gonzalezek Onda Vasca irrati katean egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, zaharren egoitzetan hildakoen kopuruak beste lurralde batzuetan izaten ari diren kopuruen "parekoak" dira, "% 30 eta % 36 artean baitaude". "Oso gogorra eta oso tristea den errealitate partekatua da", adierazi du.
"Lurralde guztietan eta erkidego guztietan" zaharren egoitzetan kutsatuen kopurua "handia" da, gaixotasuna pairatzeko "ezaugarri asko" dituzten pertsona asko daudelako, eta erresidentzien "ereduak kutsatzeak errazago gertatzea ahalbidetzen duelako", Gonzalezen esanetan.
Arabako ahaldun nagusiak azpimarratu duenez, pandemia "kontrol altuagoko fasean sartzen hasi da", eta "positibo ematen duten testen ehunekoak behera egin du".
Osakidetzak martxan jarritako dispositiboa "nahikoa" izan dela uste du Gonzalezek, eta azpimarratu du "geroz eta ohe gehiago libre" geratzen ari direla.