Itxi

KORONABULOAK

Ez dago frogatuta eskuetan eta oinetan COVID-19aren sintomak dituen haurrik dagoenik

EITB

Leer en Castellano

Osasun langileen artean zabaldu eta bertsionatutako mezu baten arabera, Txagorritxuko ospitalean “COVID-19aren sintomak eskuetan eta hanketan dauzkaten haur eta nerabeak artzatzen ari dira”.

Txagorritxuko ospitaleko eraikinaren irudia. Argazkia: Aitor Agirrezabal.

Momentura arte, ez dago haurrek edo nerabeek COVID-19aren sintomak eskuetan edo oinetan izan ditzaketela babesten duen artikulu zientifikorik.

Hala ere, Whatsapp bidez zabaldutako mezu baten arabera, Txakorritxuko Ospitalean “eskuetan eta oinetan COVID-19aren sintomak agertzen dituzten haurrak eta nerabeak artatzen ari dira”. Horrekin lotuta, mezuak “seme-alaben eskuak eta oinak ikuskatzeko” eskaera egiten du, “helduekin alderatuta, sintomatologia ezberdina garatzen ari dira”. Mezuak argazki batzuk daramatza atxikita.

Mezuak alarma sortu du Euskadiko gurasoen artean eta horietariko askok Whatsappa bidali dute  600 900 454 “Koronabuloak” egiaztatzeko EITBk martxan jarritako ekimenaren telefono zenbakira. Helburua, faltsuak diren argazki, bideo zein testuak jaso eta COVID-19arekin lotutako albiste faltsuei aurre egitea da.

Buloei aurre egiteko xede horretan, EiTB VOST Euskadirekin (Euskadiko Larrialdietako Boluntario Digitalen Elkartea) eta Maldita.es webgunearekin ari da lankidetzan egun hauetan. Horrez gain, Eva Caballero kazetariak zuzendutako Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol zientzia eta teknologiari buruzko dibulgazio-programan parte hartu ohi duten adituen laguntza ere badu.

Jasotako mezuen arabera, eta VOST Euskadik ere wasap beraren harira jasotakoak kontuan izanda, zabaldutako mezua osasun langileei zuzendutako beste mezu zahar baten bertsio berria dela jakin dugu. Lehen mezu hura Txagorritxuko Dermatologia sailean ari ziren profesionalei zuzenduta zegoen. 

Zer diote mezuek zehatz-mehatz?

Bdias
La Dra XX (que ya conocéis ) Dermatologa aquí en Txagorritxu- me comunica que están viendo en niños y adolescentes una sintomatología del CoVid19 en manos y pies. Están trabajando con medicina Inter(n)a los casos.
Por favor revisar las manos y los pies de vuestros hijos...(Niños y adolescentes) Parece que están desarrollando una patología diferente a la de los adultos.
Es para informar de que pueden contagiar y para hacer las pruebas serológicas. Adjunto fotos para que pueda orientar de lo que hablamos.

Eta hau da Txagorritxuko dermatologoek bere garaian osasun langileei zuzendutako jatorrizko mezuak zioena:

Muy buenas compañeros, esta semana estamos recibiendo en Dermatología consultas no presenciales de pacientes menores de 20 años con eritema acral principalmente distribuido por dorso y lateral de dedos de manos y pies que simula una perniosis. Estas consultas en este perfil de paciente han aumentado significativamente estos días. Teniendo en cuenta el momento epidemiológico que vivimos hemos realizado una búsqueda y hemos encontrado una publicación que apoya que puede ser una manifestación cutánea de infección por Covid19.
Os sugerimos que si veis a un paciente con estas manifestaciones lo tengáis en cuenta a la hora de interrogar por sintomatología sugestiva de infección tanto en el paciente como en los contactos del mismo. También os pedimos que nos comuniquéis por whatsapp o interconsulta no presencial a dermatología los datos del paciente o el cic para poder realizar un registro y seguimiento de los casos por si pudiésemos llegar a alguna conclusión.
Os pasamos la publicación consultada. Esperamos que la información os sea de utilidad. Muchas gracias.

Mezuaren amaieran bi profesionalen izen-abizenak eta telefonoak agertzen dira, eta, haien intimitatean babesteko, ezabatu egin ditugu.

EiTBk horietako batek hitz egitea lortu du, eta pertsona horrek bigarren mezua benetakoa dela konfirmatu du, baina lehenengoarekin, egunotan zabaldu denarekin, zerikusirik ez duela adierazi du.

Zer dio, zehatz-mehatz, aipatutako artikulu zientifikoak?

Horrela, dermatologoek idatzitako mezuak COVID-19aren sintoma batzuk pertsonen azalean antzeman daitezkeela dioen argitalpen bati erreferentzia egiten dio.

Osasun langileen artean partekatzeko idatzita dagoen mezuarekin batera doan artikulua irakurrita, argitalpen zientifikoetan “baliteke” kontzeptuaren erabilpenaren inguruko gakoak ematen dizkigu.

Bukaeran, artikuluak dio “ezin izan dutela konfirmatu” Italian aztertutako 13 urteko gaixoak oinetan zituen lesioak COVID-19aren sintomak zirenik.

Artikulua ingelesez idatzita dago eta bost argazki ditu (alarma eragin duen whasaparekin batea zabaldutako berak). Hau da osasun profesionalen artean zabaldutako jatorrizko artikuluaren gaztelaniazko itzulpena:

ACROISQUEMIA AGUDA EN NIÑOS EN TIEMPO DE COVID-19
Palabras clave Vasculitis, COVID-19, epidemia, niño.

Reporte de un caso. El 8 de marzo de 2020, un niño de 13 años presentó repentinamente lesiones en los pies poco sintomáticas. Las características observadas y documentadas por el pediatra consistían en 5-15 mm de diámetro, eritemato-violeta, redondeadas lesiones con límites borrosos en la superficie plantar del primer dedo del pie derecho (Fig. 1) y en la superficie dorsal del segundo dedo del pie, en el pie derecho e izquierdo.

El niño no había tomado ninguna droga porque no tenía síntomas en otros órganos.
Después de 2 días presentó síntomas generales: fiebre a 38.5 ° C, dolor muscular, dolor de cabeza y picazón intensa y ardor en las lesiones del pie. Mientras tanto, se formó una ampolla de aproximadamente 1 cm de diámetro con un techo tenso y contenido seroso sobre la lesión de 2º dedo del pie izquierdo (Fig. 2).

Se consultó a un cirujano plástico que adelantó la hipótesis de las picaduras de arañas y le recetó macrólido oral y terapia tópica. Después de 7 días desde el comienzo, las lesiones persistieron asumiendo un aspecto purpúreo (Fig. 3) que empeoró aún más en los días siguientes (Fig. 4) con la formación de costras negruzcas (Fig. 5). Después de unos cuantos días, el dolor y las lesiones cutáneas comenzaron a retroceder.

Desde entonces comenzaron a circular en Italia en las redes sociales y en particular en un foro de dermatología pediátrica imágenes como “Amici DermPed” de lesiones isquémicas, especialmente en los pies de niños con sospecha de COVID-19.

Investigamos los antecedentes familiares que destacaban cómo la madre y la hermana del paciente habían presentado fiebre, tos y disnea 6 días antes de la aparición de las lesiones de su pie.

Por lo tanto, la sospecha de COVID-19 también se planteó para el chico. Desafortunadamente, aún no ha sido posible confirmar la sospecha de COVID-19 debido a la situación de emergencia presente en este momento en Italia.

Zer da beste artikulu batzuek diotena?

Apirilaren 1ean, Espainiako Dermatologi eta Venerologia Akademiak 'Azaleko seinaleak Koronabirusa duten gaixoetan' izeneko artikulua publikatu zuen.

Bertan, alor borretan dermatologia sailek egindako bi ikerketa aipatzen dituzte. Ikerketa horiek Italiako eta Txinako pazienteekin izandako esperientzian oinarritzen dira. Ez batean eta ez bestean ez zaie pediatriako pazienteei erreferentzia zehatzik egiten.

Lehenengoa Lombardiako Lecco herriko Alessandro Manzoni Ospitaleko dermatologoek egin dute. Pertsonal faltaren ondorioz, dermatologoek zuzenean artatu zituzten SARS-CoV-2 infekzioarekin iristen zitzaizkien gaixoak.

Bigarren ikerketa ez da oraindik publikatu  baina profesionalen artean zabaldu da, eta Txinako Guangzhou hiriko Sun-Yat sen Universitateko Third Affiliated Hospitaleko dermatologoek egindakoa da.

Hauek dira, laburbilduta, Espainiako Dermatologia Akademiak nabarmentzen dituen ondorioak:

Lehenik eta behin, lan hasiberriak direla aipatu behar da, berraztertu beharrekoak, eta, ondorioz, zuhurtziaz jokatu beharra dago.

Bestalde, Lombardiako ikerketaren egileek diotenez, “datuak aztertu ostean, esan dezakegu azalean agertzen diren seinaleak beste edozein infekzio birikok sortzen dituen seinaleen oso antzekoak direla esan dezakegu”.

Guangzhouko dermatologoek, berriz, koronabirusaren infekzioak hanturazko erantzun sistemikoa eragin dezakeela diote, eta erantzun sistemiko hori dermatisisa eragin dezakeela, edo aurretik agertutako gaixotasun dermatologikoan aldaketak eragin ditzakeela. “COVID-19aren eta gaixotasun dermatologikoen arteko harremanen inguruan ikerketa eta ebidentzia kliniko gehiago behar dira”, ondorioztatu dute.

Osakidetzaren adierazpenak

Mikel Sanchez Osakidetzako Planifikazio arduradunak adierazpenak egin zituen azalean agertzen diren seinaleen inguruan, albiste hau argitaratu eta hurrengo egunera.

Sanchezen esanetan, Euskal Osasun Zerbitzuan "zuhurrak" dira "mota horretako informazioaren aurrean". "Ez dago froga zientifikorik, ia ez da ezer idatzi horri buruz"; halere, "zuhurtziaz baina adi" jokatzen ari direla esan zuen.

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.

Albisteak (3)