Koronabirusa
10 milioi maskara banatuko dituzte, garraio publikoan doazen langileen artean
Agentziak | Erredakzioa
Grande-Marlaska Barne ministroak zehaztu duenez, maskarak erabiltzea "gomendagarria da, baina ez derrigorrezkoa. Norbaitek ez badu jarri nahi, ez dezala jarri".
Astelehenetik aurrera, segurtasun indarrek 10 milioi maskara banatuko dituzte "distantzia soziala gordetzea zaila den garraio publikoetan doazen langileen artean bakarrik". Hau da, banaketa trenetan, metroan eta autobusetan egingo dute.
Hori da Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak Salvador Illa Osasun ministroarekin batera emandako prentsaurrekoan iragarri duena. Astelehenetik aurrera, oinarrizkok ez diren jardueretan lan egiten duten langileak lanera itzuliko dira.
Marlaskak azaldu duenez, maskarak erabiltzea "gomendagarria da, baina ez derrigorrezkoa; norbaitek ez badu maskarra jarri nahi, ez dezala jarri".
Banaketa astelehenean eta asteartean egingo dela zehaztu du Barne ministroak, eta astelehena jai eguna den erkidegoetan, berriz, asteartean eta asteazkenean.
"Maskarak distantzia soziala gordetzea zaila den garraio publikoetan doazen langileentzat bakarrik izango dira. Ezinbestekoak diren lan joan-etorrietarako babes-neurria da".
Banaketa egiteaz segurtasun indarrak, erkidegoetako poliziak, udaltzaingoak eta Babes Zibila arduratuko dira, "banaketa bermatu eta guztion osasuna babesten jarraitzeko", tren, metro eta autobus geltokietan.