Kargatzen...
Itxi

Koronabirusa

Sintomarik gabeko gaixoak har ditzaketen zentroen zerrenda

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari helaraziko dion zerrenda iragarri du. Hotelak eta egoitzak dira bertan agertzen direnak, eta haiek medikalizatzeko aukera dago, beti ere jabeen baimenarekin.

Osasun zentro bateko itxaron-gela. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

Eusko Jaurlaritzak aditzera eman du sintomarik gabeko gaixoak har ditzaketen lekuen zerrenda. Zerrenda hori Espainiako Gobernuari helaraziko diote, Pedro Sanchezek iragan astean eskatu bezala.

Zentroak ez dira toki oso handiak, eta gutxieneko erosotasun maila dute. Medikalizatzeko aukera dago, baina beti ere jabearen baimenarekin.  

Hauek dira zerrendan agertzen diren zentroak:

Gran hotel Lakua (Gasteiz)

Jardines de Arizti seminarioa eta Apartahotela (Gasteiz)

Gran Bilbao Hotela (Bilbo)

Hesperia Zubialde Hotela (Bilbo)

Seminario Hotela (Derio)

Puerta de Bilbao Hotela (Barakaldo)

Maria Cristina Hotela (Donostia)

Room Mate Hotela (Donostia)

Portuetxe Egoitza (Donostia) 

Atalaia Hotela (Irun)

Albisteak (3)