Itxi

Koronabirusa COVID-19

Beste 21 adineko hil dira Gipuzkoako eta Arabako egoitzetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Krisia hasi zenetik, 183 adineko hil dira bi lurraldeetako erresidentzietan. Dena dela, datuen arabera, kutsatuen kopurua murriztu da.

Arabako eta Gipuzkoako egoitzetan bizi ziren 183 adineko hil dira dagoeneko. Argazkia: EFE

Arabako eta Gipuzkoako egoitzetan bizi ziren beste 21 adineko hil dira azken bi egunotan, koronabirusak jota. Araban 12 dira hildakoak, eta gainerako 9ak, berriz, Gipuzkoakoan.

Arabako egoitzetan hildako adinekoak 107 dira guztira, azken asteetan horien osasun egoerak okerrera egin ostean. Heriotza gehienak ospitaletan jazo dira (57), eta 50 erresidentziatan izan dira. Gaitza gainditu dutenen kopurua, berriz, 34koa da. Gainera, kutsatuen kopurua murriztu da, 377tik (apirilaren 9an) egungo 363ra.

Gipuzkoa

Bestalde, Gipuzkoako 65 erresidentziatan 9 heriotza gehiago izan dira azken orduetan. Guztira, 76 dira hildakoak COVID-19 birusaren ondorioz. Kutsatuei dagokienez, 34 kasu gehiago daude, guztira, 296.

Gipuzkoako Foru Aldundiak larunbat honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez, bost lagun gehiagok gainditu dute gaixotasuna, guztira, 25.

Albisteak (3)