Itxi

Koronabirusa

Ubarretxena: "Pandemiak % 40ko jaitsiera eragingo du ostalaritzan"

RADIO EUSKADI | EITB.EUS

Leer en Castellano

Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen presidentearen esanetan, aurrekaririk gabeko krisi baten aurrean gaude, eta atzerriko turismoa funtsezkoa den zonaldeetan oso larri ibiliko dira.

Pandemiaren eragina ostalaritzan. Argazkia: EiTB

Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, ostalaritzak fakturazioaren % 40 gutxienez galduko du, Mikel Ubarretxena Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen presidenteak eta Espainiako Ostalaritza Elkartearen presidenteordeak Radio Euskadin adierazi duenez.

Ekainean berriro ostalaritza lokalak irekitzearen inguruan, eszeptiko agertu da Ubarretxena. Dena dela, horren aburuz, errendimendu handienean lan egin eta behargin guztiak mantendu ahal izateko, eraginkortasun eta duintasun gutxienezko baldintza batzuekin egin beharko lukete irekiera hori.

Ubarretxenaren iritzian, atzerriko turismoa funtsezkoa den zonaldeetan oso larri ibiliko dira. Amaitzeko, ondo hartu ditu turismoari laguntzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarritako neurriak, besteak beste, bonoak.