Itxi

Hitzarmenak

Kanpoan ikasten dabiltzan Euskadiko ikasleek EAEn praktikak egin ahalko dituzte

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilerreko irakasle izateko Masterra, Lanbide-Heziketa eta Hizkuntzen Irakaskuntza ikasketetak egiten ari direnei zuzenduta dago.

UPV-EHU Unibertsitatea. Argazkia: EiTB

Irakaskuntzara zuzenduta dauden ikasketak beste erkidego batzuetan burutzen ari diren Euskadiko ikasleek, praktikak egin ahalko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxeetan.

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilerreko irakasle izateko Masterra, Lanbide-Heziketa eta Hizkuntzen Irakaskuntza ikasketak burutzen ari diren ikasleei zuzenduta dago praktika epe hau.

Astearte honetako Gobernu Kontseiluaren batzarrean onartu da Hezkuntza Sailak beste erkidego batzuetako unibertsitateekin hitzarmenak sinatu ditzala, ikasle horiek -Euskadin erroldatuta egon behar dira- EAEko ikastetxeetan praktikak egiteko aukera izan dezaten.

Bestalde, onartuta geratu da 834.400 euroko diru-kopurua ikastetxeek 149 elkarrizketa-laguntzaile izan ditzaten, datorren ikasturterako. Batez ere, Bigarren Hezkuntzako institutuak eta Hizkuntza-Eskola ofizialetara zuzenduko dira.

Ikastetxe horietan atzerriko hizkuntzak ikasteko aukera izateari bultzada emateko, ingeleseko 134, frantsesezko 9 eta alemaneko 6 laguntzailerekin kontatuko dute. Elkarrizketa-laguntzaileak graduatu berriak edota euren herrialdeetan unibertsitateko azken ikasturtea burutzen ari diren ikasleak dira, beraz, ez dute irakasle titular baten erantzukizuna izango. Ondorioz, ezingo dituzte bakarka klaseak eman, baizik eta irakasle titularrari lagunduko diote astean 12 orduz atzerriko hizkuntzako klaseetan, ikasleen elkarrizketarako gaitasunak indartzeko.

Albisteak (3)