Koronabirusa
Indarrean dira maskaren eta gel desinfektatzaileen prezioen mugak
eitb.eus
Estatuko Aldizkari Ofizialean ostegunetik ageri da prezioen muga: erabilera bakarreko maskara kirurgikoen kasuan 0,96 euro, eta gelen kasuan, 0,021 euro mililitroko.
Maskaren eta gel desinfektatzaileen gehienezko prezioa mugatzen duen araua indarrean da jada. Prezioen muga ostegunean argitaratu zituen Espainiako Gobernuak Estatuko Aldizkari Ofizialean. Maskaren kasuan, gehienezko prezioa (0,96 euro) erabilera bakarreko maskara kirurgikoei bakarrik eragiten die, maskara higienikoena eta azal osasuntsuan aplikatzeko antiseptikoena erabakitzeko dago oraindik.
Prezioak mugatzearen helburua azken asteetan COVID-19arekin kutsatzea saihesteko produktuen kasuan antzemandako espekulazioarekin amaitzea da.
Ezarritako mugen arabera, erabilera bakarreko maskara kirurgikoek 0,96 euroko gehienezko prezioa izango dute, eta gel desinfektatzaileek, berriz, mililitroko, 0,021 eurokoa. Horrela, 150 mililitroko ontzi bakoitzak 3,15 prezioan saldu ahal izango da, gehienez.
Prezio hori 0,018 eurora jaisten da 150 eta 300 mililitro arteko ontzietan, eta 0,015 eurora, 300 mililitro eta litro bateko ontzietan. Horrela, 300 mililitroko ontzien gehienezko prezioa 5,4 eurokoa da eta litro batekoena 15 eurokoa.
Etiketan agertu behar den informazioa
Gehienezko prezioak ezartzeaz gain, Osasun Ministerioak gogora ekarri du maskarek eta gainerako produktuek kontsumitzailea babesteko legedia eta antzeko produktuei eragiten dieten gainerako arauak bete behar dituzte.
Horrela, erosten ditugun maskara guztietan gutxieneko informazio bat agertu behar dela arautu du gobernuak.
Kontsumitzaileen eskaera
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak Pedro Sanchezen Gobernuari eskatu dio maskara guztien prezioa ezartzeko, eta ez kirurgikoena bakarrik, eta prezio hori familia guztientzat “demokratikoa eta eskuragarria” izatea.
Komunikatu batean adierazi dutenez, maskaren prezioa ez litzaioke populazio osoari aplikatu behar, eta beharrizanean errenta mailan oinarritu beharko litzateke.