Itxi

Koronabirusa

Bigarren egunez jarraian hildakorik gabe Arabako adinekoen egoitzetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Arabako erresidentzietan 300 kasu positibo baino gutxiago daude, eta bost adineko ospitaleratu behar izan dituzte haien osasun egoerak okerrera egin ostean.

Arabako egoitzetan 300 kutsatu baino gutxiago daude. Argazkia: EFE

Arabako adinekoen egoitzetan 295 koronabirus kasu daude, apirilaren 3az geroztik kopururik txikiena, Arabako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Gainera, bigarren egunez jarraian, ez da hildakorik izan zentro horietan, COVID-19 dela medio.

Kutsatuetatik 290 adinekoen egoitzetan daude, eta gainerako 5 ospitaleetara eraman dituzte, haien osasun egoerak okerrera egin ostean. Positibo kasuetatik 161 pertsona zentro pribatuetan bizi dira, 132 Aldundiko zentroetan, eta gainerako biak 20.000 biztanle baino gutxiagoko udal azpiegituretan.

Bigarren egunez jarraian, ez da hildakorik izan. Krisia hasi zenetik, 134 adineko hil dira Araban: 72 zentro pribatuetan bizi ziren, 60 Aldundiko egoitzetan, eta gainerako bi, udal azpiegituetan.

Gainera, gaitza gainditu dutenen kopuruak gora egin du, 114 adineko guztira, atzo baino bi gehiago, eta duela bost egun alderatuta, bikoitza.

Albisteak (4)