Koronabirusa
Aiton-amonak eurekin bizi diren haurrekin atera daitezke, "baina ez da komeni"
Agentziak | Erredakzioa
Ezin da lagunekin edo taldeetan elkartu, ezta autoa erabili ere. Adingabeek ez dituzte eskularruak erabili behar, baina 3 urtetik gorakoek maskara erabiltzea gomendatzen dute.
Hamalau urtez beherakoekin bizi diren aiton-amonak, gazteak edo haurrak paseatzera ateratzearen arduradunak izan daitezke, baina "ez da komeni", gaur arratsaldean Osasun Ministerioak eta 2030erako Agendarako eta Eskubide Sozialetako Presidenteordetzak publikatu duten, eta alarma egoeran haur-biztanleriaren irteeraz arduratzen den 'Jarduera Onen Gida'ren arabera.
Elkarbizitzen duten pertsona heldu batek lagunduta irten beharko dira¿ haurrak, pertsona hori etxeko-langile edo umeen zaintzaile bat izan daitekeelarik, eta gurasoek nahiz tutoreek lagundu ezean, hauen baimena beharko du beste pertsona horrek.
Gidak zehazten duenez, "irteerak kontrolatuak eta borondatezkoak" izango dira, eta, gaineratzen du, ezingo direla beste etxebizitza baten bizi diren aiton-amonak bisitatu, ezta familiarteko edo lagunak, irteera baliatuta. Beraz, ez dago baimenduta pertsonen arteko kontaktua, ezta norberarekin bizi ez den norbait bisitatzea.
Ezin da lagunekin geratu, ezta taldeka edo multzoka ibili
Gobernuak komunikatu labur baten bidez zehaztu duenez, ezin da lagunekin geratu, ezta taldeka kirolik egin, eta salbuespen gisa soilik hitz egin ahalko da beste pertsona batzuekin, beti ere bi metroko distantzia gordeta.
Paseoan ezin da autoa erabili
Orokorrean, ezin da autoa erabili haurren ordubeteko ateraldia egiteko, baina bai helduak alarma egoeran baimendutako jardueraren bat egitera doazenean edo osasun zentro batera joan behar badute.
Eskularrurik gabe
Babeserako neurriei dagokienez, ez dute eskularrurik erabili behar, eskuak garbitzea askoz eragingarriagoa delako. Gainera, haurrentzat errazagoa da eskuak garbiztea eskularruak ondo erabiltzea baino, eta txarto erabiltzeak arriskua sor dezake.
Maskarak 3 urtetik gora eta jendea dagoen lekuetan
Halaber, haurrei begiak, sudurra eta ahoa ukitu behar ez dituztela argi azaltzeko gomendioa egiten dute. Bi metroko distantzia gordetzea zaila den leku jendetsuetan, hiru urtetik gorakoek maskara jartzea ere gomendatzen dute, beti ere heldu baten zaintzapean, erabilera zuzena egingo dute ziurtatuta. Kasu horietan, maskara lurrera ez botatzea eskatzen dute, eta erabilera bakarrekoa bada, etxean botatzea eskatzen dute.