Koronabuloak
Infekzio arraro bati buruzko pediatren arteko mezu bat biralizatu da, alarma sortuz
EiTB
Espainiako Pediatria Elkarteko kideen artean zenbait kasuren inguruko mezu bat zabaldu denean, elkarteak lasaitasunerako deia egin du: "Oso gutxitan eman den koadro klinikoa da".
Espainiako Pediatria Elkarteak lasaitasunerako deia egin die familiei, WhatsApp zein sare sozialen bidez biral bihurtu den mezu batek sortutako alarma dela eta; izan ere, profesionalen artean (14.000 pediatra inguru) zabaldu den mezuak "shock pediatrikoa" eragin dezakeen infekzio arraro eta ezohiko baten berri eman du.
Elkarteak komunikazio horretan deskribatzen den koadro klinikoa "oso ezohikoa" dela zehaztu du, eta "Espainian oso kasu gutxi" daudela azpimarratu du. Gainera, kasu hauek koronabirusak sortutako pandemiarekin bat egin dutenez, Espainiako Pediatria Elkarteak "COVID-19ak haurrei gehienetan modu arinean" eragiten diela esan du.
VOST Euskadi Euskadiko Boluntario Digitalen Elkarteak, EiTBren #Koronabuloak herritarren partaidetzarako ekimenarekin lankidetzan, gaia ikertu du koronabirusaren inguruko albiste faltsuei aurre egiteko. Ekimenak kontsultak jasotzen ditu WhatsApp telefonoaren bidez 600 900 454, eta etengabe harremanetan dago Maldita.es webgunean albiste faltsuak ezeztatzen dituen Maldito Bulo atalarekin, baita Eva Caballero kazetariak Radio Euskadin gidatzen duen "La Mecánica del Caracol" dibulgazio-programan parte hartzen duten adituekin ere.
Espainiako Pediatria Elkarteak astelehen honetan, apirilak 27, sare sozialetan eta WhatsAppen bidez zabaldu den barne-mezua honakoa da:
"Pediatriako shock kasuen metaketari buruzko alerta:
Espainiako Pediatria Elkartetik, haurrak artatzen dituzten pediatra eta medikuei ohartarazi nahi diegu azken bi asteetan ezohiko sabeleko mina, sintoma gastrointestinalak (beherakoa eta/edo gorakoak) eta egoera orokor onargarria duten paziente batzuk artatu dituztela, ordu gutxitan shock bat eta takikardiak jasan dituztenak. Kasu gehienak eskola adinean dauden haurrengan edo nerabeengan atzeman dituzte.
Gainera, sukarra, eritrodermia eta injekzio konjuntiboa izan dezakete, Kawasakiren gaixotasuna eta shock sindrome toxikoarekin batera.
Gaixotasunaren koadroa ezagutzea lehentasunezkoa da, pazienteak lehenbailehen ospitalera eramateko.
Sabelaldeko mina eta sintoma gastrointestinalak bihotz-hanturarekin (miokarditisa) lotu dira, eta SARS-CoV-2rako PCR proban positibo eta negatibo eman duten haurren artean atzeman da. Negatibo eman duten paziente batzuetan SARS-CoV-2 koronabirusaren serologia positiboa detektatu da.
Aldi baterako elkarketa bat ote den ez dakigun arren, Italian, Erresuma Batuan, Frantzian eta Belgikan ere atzeman dira kasuak; beraz, herrialde horietako pediatrak ere ohartarazi dituzte.
Sintoma horietako bat agertzen denean, susmo-indize handia izatea gomendatzen da, eta, modu berean, bihotz-maiztasuna eta tentsio arteriala monitorizatzea aholkatzen da, eta hurbileko ospitale batera eramatea aintzat hartu behar da.
Espainiako Pediatria Elkartea".
Espainiako Pediatria Elkarteak VOST Euskadiri argitu dio 14.000 bazkideri bidali dien adierazpenean "deskribatzen den koadro klinikoa oso arraroa" dela, eta "oso kasu gutxi" izan direla Espainian, neurri handi batean, "Espainiako eredu pediatrikoak lehen sintomen aurrean jarduteko aukera ematen duelako".
"Praktika klinikoan agerian geratu den bezala, gehienetan COVID-19ak modu arinean eragiten die haurrei", adierazi du elkarteak.
Espainiako Pediatria Elkartearen adierazpen ofiziala
Ondoren, elkarteak adierazpen ofizial bat argitaratu du, apirilaren 28an. Honako hau da:
¿¿ NOTA INFORMATIVA de la @aepediatria a las familias sobre el comunicado interno con el aviso del acumulo de casos de shock pediátrico posiblemente relacionados con la #COVID19. pic.twitter.com/FR3F8CbHgV
— VOSTeuskadi (@VOSTeuskadi) April 28, 2020
Hauxe da testua osorik:
"FAMILIENTZAKO INFORMAZIOA
Espainiako Pediatria Elkarteak barne adierazpen bat igorri die pediatra profesional zein beste mediku batzuei, "Pediatriako shock kasuei buruzko alerta" izenburupean, eta honako kontu hauek argitu nahi ditu:
•Lasaitasun mezu bat zabaldu nahi die familiei. Adierazpen profesional honetan jakinarazten den koadro klinikoa oso arraroa da, eta oso kasu gutxi deskribatu dira Espainian. Espainiako eredu pediatrikoari esker, hau da, lehen mailako arretako pediatrek haurrek osasun sailarekin duten lehen kontaktua dira –oso ondo prestatuta, eta jada jakinaren gainean daude–; beraz, lehen sintomei aurre egiteko prestatuta daude. Praktika klinikoan adierazi den bezala, behin eta berriz adierazi dugu gehienetan COVID-19a modu arinean eragiten diela haurrei.
•COVID-19a izurritearekin bat egiten ari diren haurren shock kasuak oso ezohikoak dira; koadro klinikoan sukarra, gorakoak (hasieran), edo abdomeneko mina, larruazaleko exantema, begiak gorrituta eta egoera orokor txarrarekin agertu daitezke. Oraindik ez dakigu zerk eragiten duen, baina beharbada infekzio bakterianoek eragin dezakete, eta agente infekziosoa edozein dela ere tratamendua du.
•Era horretako adierazpen profesionalak, soilik osasun-arlokoei zuzenduak, gaixotasun infekziosoen esparruan ohikoak dira, eta pediatra guztiak arin informatzeko modua dira, haurren osasun-arretan lehen lerroan daudenak, familia-pediatrak eta ospitale-larrialdietako pediatrak informatzeko bide bat dira. Ezagutza horri esker, susmoa dagoen diagnostiko goiztiarretan berehalako esku-hartzea egin daiteke eskatzen duten patologien aurrean.
•Elkarteak hainbat herrialdetan deskribatzen ari den koadro klinikoaren inguruan ondo dokumentatuta eta ebidentzia zientifikoa duen informazio guztia biltzen ari gara.
•Elkarteak azken asteotan azpimarratu duen bezala, gurasoei gogorarazten diegu oso garrantzitsua dela haurren alarma-sintomekin adi egotea, bai COVID-19ari dagokionez, bai pediatriako larrialdietara joateko arrazoi diren beste patologia batzuei dagokienez".
Fernando Simonek gaur goizean eman duen azalpena
Astearte honetan Fernando Simon Osasun Alerta eta Larrialdietako Koordinazio Zentroko zuzendariak ohartarazi duenez, ez dago informazio nahikorik shock pediatriko hauek koronabirusarekin harremana duten jakiteko.
Simonek esan duena bat dator Espainiako Pediatriako Erakundeak adierazitakoarekin: "Momentuz, ez da baieztatu kasu hauek koronabirusarekin harremana dutenik, ezta COVID-19arekin denboran bat datozenik edo birus honek kausazko harremana duenik".
Kawasakiren gaixotasuna
Hauxe irakur dezakegu Espainiako Pediatria Erakundeak bere bazkideei orain arte antzeman diren kasuen berri emateko bidali dien komunikatuan:
"Gainera, sukarra, eritrodermia eta injekzio konjuntibalak laguntzen ditu, Kawasakiren gaixotasuna eta shock toxikoaren sindromea gainjarri daitezkeelarik".
Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioko zuzendari eta aurkezlea den Dani Alvarez kazetaria bost urtez Kawasakiren gaixotasuna izan zuen Arnau izeneko haur baten aita da. Arnau semea lagun duela, Danik post hau publikatu du Facebooken.
Kawasakiren gaixotasuna “oso arraroa” dela adierazten du Dani Alaverezek, eta “egun batzuez irauten duten sintomen bitartez, batez ere sukarra” antzematen dela. “Sintoma txikiena igarritakoan” Larrialdi Zerbitzuetara ez joateko aholkatzen die familiei.
Koronabirusaren pandemian zehar azaltzen diren albiste faltsuak antzematekoa, EiTB harremanetan mantentzen den Maldita.es webguneak hauxe adierazi du, Estatu Batuetako Medikuntzako Liburutegi Nazionalak dioena bilduz:
“Kawasakiren gaixotasuna, haurrei eragiten dien gaixotasun arraro bat da, eta gorputzean zehar dauden odol-hodien paretak handitu ditzake, arteriak, zainak eta kapilarrak barne”.
Maldita.es weguneak, Kawasakiren gaixotasunaren sintomak hauek direla zehazten du:
- Bost egun baino gehiago irauten sukar altua.
- Samako gurintxo linfatikoen puztea.
- Azkura organo genitalen erdialdean.
- Ezpainak gorrituta, lehor eta zatituta izatea, eta mihia puztuta eta gorrituta edukitzea.
- Esku-azpiak eta oin-azpiak gorrituta eta puztuta izatea.
- Begi gorrituak.
Maldita.es webguneak adierazten duenez, aurreikusi ezin daitekeen ga¡xotasuna da, baina, normalean, gaixotasuna izaten duten haur gehienak guztiz sendatzen dira, orokorrean sintomak izan eta aste gutxira.
Shock toxikoaren sindromea
Espainiako Pediatria Erakundeak bere bazkideei bidalitako oharrean, shock toxikoaren sindromea aipatzen du. Infekzioa larria baina ezohiakoa dela esaten du Maldita.es webguneak.
“Sintomei erreparatu eta nola sumatu garrantzitsua da, azkar identifikatuz gero, tratamendu baten bidez sendatu daiteke”, azpimarratzen du Maldita.es-ek.
Hauek izaten dira sintometako batzuk:
- Sukar altua (38,8 gradu gutxienez).
- Arteria-presioaren jaitsiera azkarra.
- Beherakoa.
- Buruko mina.
- Negela azalean, eguzkiak sortutako erredura batek eragindakoaren antzekoa.
- Min muskularrak.
- Batzuetan, botaka egiteko gogoa, nahasmena, ahultasuna, nekea, ohi baino gutxiagotan txiza egitea, eta egarria