Itxi

Suteak

Ibilgailu batek su hartu du Ugaon, AP-68 autobidean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Sutea 07:15ean piztu da eta errei bat itxi behar izan dute, baina ordubete geroago ireki dute, ibilgailua errepidetik kendu ostean.

AP-68 autobideko errei bat itxita egon da ordubetez Ugao parean, ibilgailu batek su hartu ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea 07:15ean piztu da, eta ordubete geroago ireki dute berriro erreia, suhiltzaileek sua itzali eta ibilgailua errepidetik kendu ondoren.

Segurtasun Sailaren esanetan, ez da inor zauritu.