KORONABULOAK
Ez, Euskadiko farmaziak ez dabiltza maskarak doan banatzen pentsiodunen artean
EITB
Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialak gezurtatu egin du eite horretako ekimenik. Aldiz, Katalunian, Valentzian edo Kanarietan, esaterako, egiten ari dira.
Euskadiko farmazietan ez dira ari maskara kirurgikoak doan ematen herritarrei, ezta pentsiodunen kolektiboari bereziki ere, nahiz eta WhatsAppe bidez zabaldutako mezu batek kontrakoa ematen duen aditzera.
(2020/07/20KO EGUNERAKETA: Ez, 60 urtetik gorakoek ez dituzte jasoko hilean hiru musuko dohainik EAEn)
Izan ere, pentsiodunek errezeta elektronikoaren bidez doako bi maskara kirurgiko dituztela dioen mezu bat zabaldu da azken egunotan. Gainera, mezu horren arabera, maskara gabe geratzeko arriskua izango lukete ustezko onuradunek, "errezetak iraungi" egiten baitira.
Honela dio aipatu mezuak zehatz-mehatz (jatorrizkoa, gaztelaniaz):
"A todos los pensionistas se les ha puesto de forma automática dos mascarillas gratuitas en receta electrónica. Dicen que el plan comienza el lunes pero esta mañana he podido comprobar que ya están puestas. Sin embargo los pacientes no lo saben y si no les advertimos les caducará la receta…"
Oraingoan, Euskadiko Boluntario Digitalen Elkartea (VOST Euskadi) izan da EiTBko #Koronabuloak ekimenarekin, hots, koronabirusaren gainean agertzen diren albiste faltsuei eta buloei aurre egiteko egitasmoarekin, harremanetan jarri dena mezuaren berri eman eta hura gezurtatzeko.
Sobre el whatsapp que circula de que los pensionistas tienen 2 mascarillas gratis en su receta electrónica, desde @GipuzkoaCOF nos informan:
— VOSTeuskadi (@VOSTeuskadi) April 30, 2020
- En Euskadi no hay nada en este sentido por ahora.
- Se han realizado acciones en Cataluña, en Comunidad Valenciana y Canarias. pic.twitter.com/K2XNKgEOtP
Hartara, VOSTEuskaditik adierazi digutenez, joan den ostegunean, apirilaren 30ean, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialarekin hitz egin zuten, eta haiek azaldu zieten une honetan Euskadin ez dagoela horren inguruko ekimenik.
Antzeko adierazpenak egin ditu Koronabulos ekimenarekin hitz egin duen Bizkaiko farmazia sektoreko kide batek ere: "Ez dakigu ezer horri buruz", adierazi digu farmazialariak.
Ekimenak beste erkidego batzuetan
Aitzitik, Gipuzkoako Elkargoak VOSTEuskadiri baieztatu zion beste autonomia erkidego batzuetan (Katalunian, Valentzian eta Kanarietan, esaterako) ari direla edota egin dituztela antzeko ekimenak.
Hala, Valentziako Erkidegoko farmazietan apirilaren 20an hasi ziren maskarak banatzen "arriskuko kolektiboen" artean, Valentziako Farmazialarien Elkargo Ofizialak argitaratutako txio honetan ikus daitekeenez:
Buenos días! Desde hoy las farmacias valencianas podrán dispensar mascarillas higiénicas gratuitas a colectivos de riesgo. Hay para todos. Evita el colapso de tu farmacia y recógelas escalonadamente #frenalacurva. Mientras, mira estos consejos de uso. #tufarmaceuticoatulado pic.twitter.com/M5PZFGJyoN
— Micofvlc (@micofvlc) April 20, 2020
Era berean, Bartzelonako Farmazialarien Elkargoak plazaratutako beste txio honetan, Kataluniako Generalitateak herritarren artean maskarak banatzeko abian jarritako programaren berri eman zuen. Bertan, lehentasuna ematen zitzaien lan-arloan aktiboak diren edo arnas sintomak dituzten pertsona zaurgarriei:
¿¿7¿ claus de la campanya #MascaretaSalut ¿que s'inicia el 20/4 ¿
— COFB Col·legi de Farmacèutics de Barcelona (@farmaceuticsbcn) April 19, 2020
1¿ 1 mascareta per persona
2¿ Prioritat persones vulnerables laboralment actives o amb símptomes respiratoris(i contactes més estrets).
3¿ No trenqueu confinament si no la necessiteu.
¿¿ https://t.co/1Z69fTLnvV pic.twitter.com/nUpi5RrlG8
Kanarietan, bestalde, antzeko ideia bat jarri zen abian apirilaren 16an, Gomerako Kabildoaren bideo honetan ikus daitekeen legez:
VOST Euskadi elkarteaz gain, EiTBk Maldita.es webgunea (Maldito Bulo atalaren bidez) eta (Euskadiko Boluntario Digitalen Elkartea) eta Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol programako komunitate zientifikoa ere bidelagun ditu albiste faltsuei aurre egiteko borrokan.