Itxi

Koronabirusa

Terrazetan lehen faserako baimendutako okupazioa % 50ra igo dute

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Halaber, 10 pertsonako muga terrazetan zein etxebizitzetan biltzen diren taldeei aplikatuko zaie.

Terraza bateko irudia, konfinamendu garaian. Argazkia: Efe.

Espainiako Gobernuak terrazetan konfinamenduaren malgutze prozesuko lehen fasean baimendutako okupazioa % 50era handitzea erabaki du, hasiera batean muga % 30ean ezarri ostean.

Espainiako Gobernuko iturriek azaldu dutenez, portzentajea handitzea erabaki dute osasun publikoa babesteko hartutako neurriekin bateragarria dela uste dutelako.

Halaber, 10 pertsonako muga terrazetan zein etxebizitzetan biltzen diren taldeei aplikatuko zaiela adierazi dute.

Terrazei dagokienez, beste zehaztasun bat egin dute: kalean dauden terrazak zein tabernarena den espazioan daudenak ireki ahal izango dituzte, beti ere kalean daudenean.

Informazio hori Espainiako Gobernuak Aldizkari Ofizialean gaur, igandea, publikatuko dituen arauetan agertuko da. Aldizkari Ofizialeko testuak ostalaritzak lehen fasean, merkataritzak zero fasean edo kirol jarduerek jarraitu beharreko arauak azalduko ditu, besteak beste.

Txikizkako merkataritzako dendak irekitzeari dagokionez, 400 metrorainoko guneek bakarrik zabaldu ahal izango dituzte ateak, eta bezeroak aurretik hartutako hitzorduarekin bakarrik joan ahal izango dira. Arreta banakakoa izatea bermatuta egon behar da: langile bat bezero bakoitzeko.

Leku horietan bi metroko gutxieneko distantzia gorde beharko da eta 65 urtez gorakoek lehentasuna izango dute denbora tarteetan eta pasilloetan.

Erosketak udalerrian egin behar dira. Zenbait kasutan, udalerri txiki batetik bestera joateko aukera izango da produktu jakin batzuk norberaren udalerrian lortzeko aukerarik ez dagoenean. Kasu horietan, beste udalerriak ez du zertan aldamenean egon behar.

Lokalak egunean birritan garbitu beharko dituzte, eta langileen uniformeak, egunero. Aldagelak erabiltzen badira, bezero batek erabiltzen duen bakoiztean garbitu beharko dira eta komunak behar-beharrezkoa denean bakarrik erabili ahal izango dira.

Bezeroek probatzen dituzten jantziak ere desinfektatu egin beharko dituzte saltokian berriro jarri aurretik.

Merkataritza gune txiki horietan, langileek ezin izango dutel anik egin koronabirusarekin zerikusia izan dezakeen sintomarik agertuz gero, edo gaixo batekin kontaktua izan ostean berrogeialdian egon behar badute.

Aurreko arauak zero fasean ateak irekiko dituzten lokalentzat dira. Espainiako Gobernuaren arabera, 1 fasean 400 metrotik gorakoek zabaldu ahal izango dute eta 2 fasean, berriz, merkataritza zentroek, baina gune komunak erabiltzeko aukerarik gabe.

Ile-apaindegiei dagokienez, astelehenean lanean hasi daitezke. Kasu honetan ezin da bi metroko distantzia gorde eta langileek eta bezeroek maskarak derrigorrez erabili beharko dituzte.

Maiatzaren 11n lurralde guztiak 1 fasean sartzea aurreikusita dago.

Espainiako Gobernuak ibilgailuak nola erabili ere azaldu du. 0 fasean orain arteko murrizketek indarrean jarraitzen dute, hau da, bost pertsonentzako lekua duen ibilgailu batean pertsona bakarra joan daiteke eserleku-lerro bakoitzean, eta diagonalean, inoiz ez bata bestearen atzean.

Lehen fasean etxebizitza bereko pertsonek ibilgailuan batera joateko aukera izango dute gehienez bederatzi pertsonentzako lekua duten ibilgailuetan. Etxebizitza berean bizi ez badira, ahalik eta distantzia handiena gorde beharko dute eta maskara erabili.

Guztira, Pedro Sanchezen gobernuak bost agindu publikatuko ditu gaur konfinamenduaren malgutze prozesua arautzeko.

Moncloatik azpimarratu dutenez, malgutze prozesuaren lurralde unitatea probintziak izaten jarraitzen du, eta erkidegoek hurrengo fasera igarotzeko baimena astebeteko aurrerapenarekin eskatu beharko dute.

Aurreikuspenen arabera, lurralde gehienak 1 maiatzaren 11n sartuko lirateke 1 fasean, baina hori betetzeko baldintza batzuk bete behar direla gogora ekarri du Madrileko exekutiboak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Albisteak (5)