Itxi

Koronabirusa

884.000 maskara banatuko dituzte Hego Euskal Herrian, gaurtik aurrera

Agentzia | Erredakzioa

Leer en Castellano

Astelehen honetatik aurrera, derrigorrezkoa da maskara jartzea garraio publiko guztietan.

Bidaiari batzuk, maskarekin. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Astelehen honetatik aurrera ia 900.000 maskara banatuko dituzte Hego Euskal Herrian. Egun horretatik aurrera garraio publikoan derrigorrezkoa da maskara erabiltzea koronabirusa kutsatzea saihesteko.

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak aditzera emandakoaren arabera, Euskadin 684.000 maskara banatuko dira, horietariko 104.000 Araban, 356.000 Bizkaian era 224.000 Gipuzkoan.

282.000 maskara astelehena eta asteartea artean banatuko dituzte, Jaurlaritzarekin elkarlanean, Euskadiko garraio-gune nagusietan. Gurutze Gorriak, DYAk eta Babes Zibilak banatuko dituzte. 148.000 Bizkaian banatuko dira, 42.000 Araban eta 92.000 Gipuzkoan.

Halaber, EAEko udalek 330.000 maskara jasoko dituzte; 172.000 Bizkaian, 108.000 Gipuzkoan eta 50.000 Araban.

Horiez gain, beste 72.000 maskara higieniko banatuko dituzte zenbait erakunderen artean; Gurutze Gorria (24.000), Caritas (24.000) eta CERMI desgaitasunak dituzten pertsonen ordezkarien Espainiako Batzordea (24.000), besteak beste.

200.000 maskara Nafarroan

Nafarroan, berriz, 200.000 maskara jaso dituzte astelehenetik aurrera banatzeko. 84.000 garraio publikoaren erabiltzaileen artean banatuko dituzte, 98.000 udalen artean eta 18.000 gizarte erakundeei emango dizkiete.

Espainia osoan, guztira, sei milioi maskara banatuko dituzte garraio publikoa erabiltzen dutenek derrigorrez jartzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Albisteak (3)