Itxi

KORONABIRUSA

Zer egongo da baimenduta maiatzaren 11tik aurrera, 1. fasean?

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Besteak beste, onartuta egongo dira: 10 pertsona arteko bilerak, 9 senide auto berean joatea, terrazak %50ean irekitzea, 15 laguneko beilak, kaleko merkatuak eta kultu lekuak %30ean irekitzea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Maitzaren 11an hasiko da Espainian deseskalatzearen 1. fasea eta konfinamendua arintzeko neurri berriak ezarriko dira, bai jarduera ekonomikoan baita arlo pribatuan ere.

Martxoaren 14an konfinamendua hasi zenetik, apirilaren 26an hasi ziren neurriak pittin bat malgutzen, haurrak kalera ateratzen utzita. Ondoren, maiatzaren 2tik aurrera kalean paseatzea eta kirola egitea baimendu zuten, eta maiatzaren 4an deseskalatzearen 0 faseari ekingo zaio. Handik astebetera, maiatzaren 11n, beste urrats bat emango da "normaltasun berrirako" bidean.

Hori bai, horretarako, epidemiaren bilakaerak ona beharko du izan, eta Espainiako Gobernuaren "normaltasun berrirako trantsiziorako Planean" 0 fasetik 1. fasera igarotzeko jasotako adierazleak bete beharko dira. Plan horren helburua, egunerokotasuna eta jarduera ekonomikoa berreskuratzea dira, osasun publikoa babesten den bitartean.

Guztia ondo joanez gero, fase honetan baimenduta egongo dira:

-10 lagunera arteko bilerak bai etxe barruan bai kanpoan, bi metroko segurtasun distantzia mantenduz eta higiene neurriak errespetatuz.

-9 plaza arteko autoa beteta eraman ahal izango dute etxe bereko kideek. Bidaiariak etxe berekoak ez badira, ilara bakoitzeko bi eserlekutan joan beharko dira, segurtasun-tartea gordeta eta maskarak jantzita.

-Terrazak %50era ireki ahal izango dira. Gutxienez 2 metro utzi beharko dira mahaien artean eta bezero taldeak ezingo dira 10 lagunekoak baino handiagoak izan. Bezero batetik bestera desinfektatu egin beharko dira mahaiak eta ezingo dira ez kartak ezta ezpainzapitakoak erabili.

-400 metro arteko dendek aurrez hitzordua hartu gabe ireki ahal izango dute. Gehie nezko aforoa % 30ekoa izango da. Bi metroko tartea errespetatu beharko da eta nagusientzako ordutegi berezia ezarri beharko da. Lokala egunean bi aldiz desinfektatu beharko da.

-Aldaketak beiletan, bai instalazio pribatuetan baita publikoetan ere: Aire librean bada, 15 lagun egon ahalko dira eta 10 espazio itxietan. Lur-emate edo errauste ekitaldian, gehienez 15 pertsonak egon ahal izango dute, eta aparte, apaizak, egotea nahi den kasuetan.

-Kaleko merkatuak baimenduko dira, baina postuen arteko distantzia zorrotzekin eta merkatua bera ondo markatuz, segurtasun indarrek bertaratzen direnak kontrolatzeko moduan. Ohiko postuen % 25ekin hasi ahalko dute eta gehienez ohiko bisitarien %30entzako tokia izango da.

-Kultu edo gurtza lekuak ireki egingo dira, baina sartu daitezkeen kopuruaren %30entzat bakarrik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Albisteak (3)

Bideoak (1)