Indarkeria matxista
Gizon batek emaztea hil du Angelun
EiTB.EUS
Emakumeak, 83 urtekoa bera, gizonaren tiro bat jaso du. Azken horrek 89 urte zituen, biktimaren bikotekidea zen, eta, gerora, bere buruaz beste egin du. Baliteke biek heriotzak adostuta izatea.
Gizon batek emaztea hil du Angelun asteazken honetan, polizia-iturrien arabera. Emakumeak, 83 urtekoa bera, gizonaren tiro bat jaso du. Azken horrek 89 urte zituen, biktimaren bikotekidea zen, eta, gerora, bere buruaz beste egin du. Fiskaltzaren arabera, baliteke biek heriotzak adostuta izatea.
Hilketa 14:00ak baino pixka bat lehenago izan da, Lapurdiko udalerriko Santa Margarita auzoan. Gizonak emakumeari tiro egin omen dio, eta jarraian, su-arma bera erabiliz, bere buruaz beste egin omen du. Gizonak berak deitu omen die suhiltzaileei.