Koronabirusa
Haurrak bero gutxiago egiten duen orduetan atera ahal izatea aztertzen ari dira
Agentziak | Erredakzioa
Adingabeen osasuna babestera bideratutako neurria da, eta Ministerioak tenperatura altuena egiten duen autonomia erkidegoekin hartuko du erabakia.
Osasun Ministerioa eta autonomia erkidegoak haurrak paseatzera atera daitezkeen orduak berraztertzen ari dira, bero handia egiten ez duen orduetan atera ahal izateko, Salvador Illa Osasun ministroak Diputatuen Kongresuan egindako agerraldian adierazi duenez.
Halaber, adingabeen osasuna babestera bideratutako neurria dela gaineratu du, eta Ministerioak bero handia duten autonomia erkidegoekin batera hartuko duela erabakia azpimarratu du.
"Leku batzuetan bero handia egiten hasi da, eta gomendagarria da haurrek tenperatura hain altuak ez diren beste ordu batzuetan atera ahal izatea", azaldu du Illak. Hala ere, ez du zehaztu zein autonomia erkidego diren "bero handia" dutenak.