Itxi

Koronabirusa

Bizkaiko egoitzetan 689 adineko eta 236 langile kutsatu dira COVID-19agatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Gainera, azken bi egunetan beste bi kasu positibo gehiago eta hildako bat izan dira Gipuzkoako erresidentzietan.

Adineko bat, egoitza batean. Argazkia: EFE

Bizkaiko adineko egoitzetan bizi diren 689 erabiltzaile kutsatu dira koronabirusarekin, eta horietatik 56 erietxetan ospitaleratuta daude, Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez. Gainera, Bizkaikoen adinekoen egoitzetan lanean diharduten 236 behargin kutsatu dira.

Bestalde, beste 833 adinekok gaitza gainditu dute. Pandemia hasi zenetik eta apirilaren amaiera arte, 247 adineko hil egin dira Bizkaiko egoitzetan.

Gipuzkoako erresidentziak

Gipuzkoako erresidentziei dagokienez, Lurralde horretako Aldundiak jakitera eman duenez, azken bi egunetan beste bi kasu positibo gehiago, eta Arrasateko Iturbide egoitzako erabiltzaile bat hil da, koronabirusarekin.

65 zentrok eta 5.425 erabiltzailek osatzen dute Gipuzkoako adinekoen egoitza-sarea. Orain arte, horietatik 355k gaitza gainditu dute (gaixoen % 60), 167 hil dira (gaixoen % 30) eta beste 56 pertsonak (% 10) positibo eman dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Albisteak (4)