Koronabirusa
Tuterako Santa Ana jaiak bertan behera utzi dituzte koronabirusagatik
eitb.eus
Alkateak eman du behin betiko erabakiaren berri. Horren hitzetan, "ez da jaietarako momentua", eta datorren urtekoen zain egoteko deia egin die herritarrei.
Alejandro Toquero Tuterako alkateak iragarri du 2020ko Santa Ana jaiak bertan behera uztea erabaki dutela COVID-19ak eragindako pandemia dela eta.
Horren hitzetan, "ez da jaietarako momentua", eta herritarrei datorren urtekoen zain geratzeko deia egin die.
Udalak ekaineko San Juan, San Pedro eta Azucarera jaiak ere bertan behera uztea erabaki zuen.
Una decisión muy dura pero consecuente con la etapa que nos está tocando vivir. Ya queda menos para las fiestas de Santa Ana 2021. Viva #Tudela! Viva #Navarra! Viva Santa Ana! #vivaSantaAna2021 #tudelanoserinde pic.twitter.com/H1kZcuo6lF
— Alejandro Toquero (@alextoquero) May 11, 2020