KORONABIRUSA
Hego Euskal Herritik Iparraldera doazenek berrogeialdia egin beharko dute
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiatik heldutako bidaiariek koarentea egin behar izatea erabaki duFrantziako Gobernuak.
Frantziako Gobernuak 14 egunez koarentenan jarriko ditu Espainiatik heldutako bidaiariak, Espainiako Gobernuak atzerritik datozen bidaiari guztiekin hartutako neurriagatik, Eliseo Jauregiko iturriek jakitera eman dutenez. Horrenbestez, Euskaditik eta Nafarroatik Zuberoara, Lapurdira edota Nafarroa Behereara joaten direnek berrogeialdia egin beharko dute.
Iturriek azpimarratu dutenez, koarentenatik salbuetsita dauden kasuetan izan ezik, hala nola mugaz gaindiko langileak, xedapen hau Espainian indarrean dagoen denbora berean aplikatuko du Frantziak, hasiera batean bihartik maiatzaren 15era arte, hau da, alarma-egoera amaitu arte, maiatzaren 24ra arte, eta balizko luzapenetan.
Frantziako Presidentetzaren arabera, erabakia "arrazoi politikoengatik eta eraginkortasunagatik" hartu dute: "Ezin dugu imajinatu herrialde batetik bestera pasatzea alderantziz baino errazagoa denik", adierazi dute iturriek.