Itxi

Deseskalatzea

Batxilergoko 2. mailako Nafarroako ikasleak ekainaren 1ean itzuliko dira klasera

Agentziak | Erredazkioa

Leer en Castellano

Itzulera aukerakoa izango da. Haurreskolakoak eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoak, berriz, ez dira ikasturtea amaieran itzuliko.

Haurreskolako eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak ez dira klasera itzuliko. Irudia: ETB.

Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak iragarritakoaren arabera, Haurreskoletako eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak ez dira ikasturte amaieran klasera itzuliko, baina Batxilergoko 2. mailakoek itzultzeko aukera izango dute selektibitatea eta azterketen ezohiko deialdia prestatzeko, Nafarroa deseskalatzearen 2 fasera pasatuz gero.

Gimenok Nafarroako hezkuntzarako 2 faserako plana azaltzeko parlamentuko batzordean egindako agerraldian eman du horren berri, Gimenok berak, Navarra Sumak eta EH Bilduk eskatuta.

Hezkuntza kontseilariak azaldu duenez, Batxilergoko 2. mailako ikasleei klasera itzultzeko aukera ematea erabaki dute “garrantzi akademikoa” kontuan izanda  eta “prebentziozko neurriak gordetzeko bermea” dagoela ikusita.

Leku nahikoa ikastetxeetan

Zentzu horretan, Haurreskoletako eta Lehen Hezkuntzako zein Hezkuntza Bereziko ikasleen kasuan “bi metroko distantzia gordetzea eta babeserako ekipamenduak ondo erabiltzea” ezin dutela “ziurtatu” adierazi du. “Zaila da materialak partekatzen diren ikasgela batean distantziak gordetzea”, azpimarratu du Gimenok. Institutuetako ikasleen kasuan, berriz, “Batxilergoko 2. mailako ikasleen itzulera gauzatzeko leku nahikoa izatea oztopatuko lukeela” azaldu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Albisteak (3)