Itxi

Koronabirusa

Eremu publikoetan maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izatea aztertzen ari dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Salvador Illa Osasun ministroak esan du oraindik ez dutela erabakirik hartu, iritzi kontrajarriak daudelako. Oraingoz, maskaren erabilera garraio publikoan soilik da derrigorrezkoa.  

Herritarrak paseoan maskarak jantzita. Artxiboko argazkia: EFE

Koronabirusaren kutsatzeak saihesteko asmoz, eremu publiko guztietan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izatea aztertzen ari da  Espainiako Gobernua, eta gaur Osasun Ministerioko arduradunek erkidego autonomoetako agintariekin egindako bilera erabaki bat hartuko zutela espero zen, baina ez da hala izan.

Salvador Illa Osasuna ministroak baieztatu du aukera hori aztertzen ari direla, baina oraindik ez dutela ezer erabaki. "Une oro ari gara neurri guztiak aztertzen, epidemiaren bilakaerara ahalik eta hobeto egokitzeko. Ildo horretan erabaki bat hartzen dugunean berehala jakinaraziko dugu", adierazi du batzarra amaitu ostean egindako agerraldian.

Garraio publikoan maskarak erabiltzea derrigorrezkoa dela jada eta pertsonen arteko distantzia bi metrokoa dela bermatu ezin daitekeen guneetan maskarak erabiltzea gomendagarria dela gogoratu du.

Osasun Ministerioak joan den asteleheneko bileran atera zuen gaia mahai gainera, baina agintariek iritzi kontrajarriak dituztela agerian geratu zen.  

"Aldeko eta kontrako argudioak daude. Baina prest gaude ezarri ditugun neurriak faseen eta egoeraren arabera aldatzeko. Maskarak erabiltzera derrigortu behar den ala ez aztertzeko unea da orain", erantsi du.  

 

Albisteak (3)