Deseskalatzea
10.000 biztanle arteko udalerriek ez dute paseoetarako ordutegirik izango 1 fasean
Agentziak | Erredakzioa
Deseskalatzeko 1 faseko arauen arten egingo duten aldaketetariko bat izango da. Aldaketak indarrean sartuko dira datozen egunetan, Espainiako Gobernuak Aldizkari Ofizialean argitaratzen dituenean.
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak erkidegoetako presidenteei aditzera emandakoaren arabera, 1 fasean adinaren araberako ordutegirik gabe paseoan ateratzeko aukera 10.000 biztanle arteko udalerrietara zabalduko da datozen egunetan. Orain arte, 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak bakarrik zeuden ordutegi murrizketa horretatik kanpo.
Horrela, pertsona gehiago izango dira paseoan adinaren araberako ordutegi murrizketarik gabe atera ahal izango direnak. Murrizketa horrek indarrean jarraitzen du gainontzeko udalerrietan, 70 urtetik gorakoek era 14 urtetik beherakoek leku nahikoa izan dezaten paseatzeko, jende pilaketarik sortu gabe.
Aldaketa datozen egunetan sartuko da indarrean, Espainiako Gobernuak Aldizkari Ofizialean publikatu bezain laster.
Ordutegiak malgutzearena izan da Pedro Sanchezek erkidegoetako presidenteei helarazi dien berritasunetako bat. Bilera horretan lurralde ezberdinetako deseskalatze prozesua aztertzen ari dira. Sanchezek mahai gainean du ere asteazkenean Kongresuan eskatuko duen alarma egoeraren bosgarren luzapena, hilabete ingurukoa.
Bilera, alarma egoeran egiten den hamargarrena, Salvador Illa Osasun ministroak ostiralean 1 fasera zein lurralde pasako diren iragarri ostean egin dute. Zerrenda horretan ez daude Madril, Bartzelonako hirigunea, eta Gaztela eta Leoneko probintzia erdiak. Horiek 0 fasean jarraituko dute, baina murrizketa gutxiagorekin.
Hego Euskal Herriaen kasuan, hauek dira astelehenetik adinaren araberako ordutegirik gabe paseoak baimenduta dituzten herria, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herriekin batera:
Araba
Agurain
Bizkaia
Abadiño
Abanto Zierbena
Balmaseda
Berango
Derio
Elorrio
Gorliz
Gueñes
Lekeitio
Markina-Xemein
Muskiz
Ondarroa
Ortuella
Zalla
Gipuzkoa
Aretxabaleta
Astigarraga
Deba
Lazkao
Legazpi
Lezu
Mutriku
Orio
Urnieta
Urretxu
Usurbil
Villabona
Zumarraga
Nafarroa
Altsasu
Baztan
Cintruenigo
Corella
Uharte
Noain
Azkoien
San Adrian
Berriobeiti