Koronabirusa
Toki publikoetan maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Arau berria datozen egunetan onartuko dute, Maria Jesus Montero Ogasun ministroak eta Espainiako Gobernuko bozeramaileak iragarri duenez.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Leku publikoetan babes-maskarak derrigorrez erabiltzea onartuko du Espainiako Gobernuak datozen egunetan, igande honetan eskainitako prentsaurrekoan Maria Jesus Montero Ogasun ministroak eta Espainiako Gobernuko bozeramaileak iragarri duenez.
"Erkidegoekin gaur izandako bileran aukera hori aho batez proposatu dute, eta Gobernuak entzun egin du", azaldu du Monterok. "Osasun Ministerioa jada zegoen aukera hori aztertzen, eta datozen egunetan arautuko dugu", gaineratu du.
Neurri horren inguruan adostasun handia egon dela aitortu du Salvador Illa Osasun ministroak ere. Lanean dabiltzala aurreratu du baina adierazi duenez, agindua itxita izan arte, ez dute zehaztasun gehiago eskainiko.