Itxi

Espainian epaitu zituzten

Ellacuria hiltzea egotzitako militarrak askatu dituzte El Salvadorren

Erredakzioa

Justizia Gorte Gorenak hartutako erabakiaren ostean, bederatzi militarrek "ez dute askatasun murrizketarik izango, ezta askatasun gabetzerik ere", eta "ez dago atxilotu ditzakeen autoritaterik".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Abuztuaren 7tik brigada militar batean babestutako eta Espainian auzipetutako bederatzi militarrak aske utzi ditu El Salvadorreko Justizia Gorte Gorenak, iturri judizial batek jakitera eman duenez. 1989an sei jesuita (horietako bost espainiarrak ziren) hil izana leporatu zieten.

Justizia Gorte Gorenak hartutako erabakiaren ostean, bederatzi militarrek "ez dute askatasun murrizketarik izango, ezta askatasun gabetzerik ere". Horrez gain, "ez dago atxilotu ditzakeen agintaririk", Ulices Guzman magistratuak esan duenez.

Sei jesuita (tartean, Ignacio Ellacuria) eta horien bi langile hiltzea leporatuta, Espainiako Auzitegi Nazionalak 20 pertsona auzipetu zituen; horietako bederatzi San Salvadorreko brigada militar batean babestu ziren, abuztuaren 7an, Polizia nazioartean euren bila ari zela jakin ostean, Eloy Velasco epaile espainiarrak eskatuta.

"Interpolek igorritako 'hedapen gorria' estraditatzeko atxilotze aginduarekin joan daiteke edo ez. Baina kasu horretan, Estatua da hori eskatu behar duena, hau da, Espainiak autoritate diplomatikoen edo Justizia Ministerioaren bidez, eta Espainiak ez du Gortera zuzendutako horren jakinarazpenik egin", esan du Guzmanek.

El Salvadorreko Poliziak "ezin ditu militarrak atxilotu, horrek atzerriko epaitegi bateko epai bat ematea esan nahiko baitzuen", eta "burujabetza nazionalean" eragingo luke, azaldu du magistratuak.


Albisteak (2)

Bideoak (1)