Itxi

Koronabirusa

Deseskalatzearen neurrien aurka manifestatzera deitu dituzte ostalariak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

'Hostelería en pie de guerra' plataformak manifestazioa deitu du gaurko, 20:30etik aurrera, Bilboko erdigunean.

Bilboko terraza bat, hutsik. Argazkia: EiTB.

'Hostelería en pie de guerra' plataformak manifestazioa deitu du Bilbon gaurko (ostirala), koronabirusaren pandemia dela-eta ostalaritza-establezimenduei irekitzeko ezarri dizkieten baldintzak salatzeko.

Bizkaiko Ezkerraldeko ostalariak biltzen dituen elkarte honek sare sozialen bidez deitu ditu taberna eta jatetxeen jabeak zein establezimendu horien bezeroak Bilboko erdigunetik manifestazioa egitera. Elkarretaratzea 20:30ean abiatuko da, eta Plaza Biribilean hasi eta Moyua plazaraino joango dira, maskarak jantzita eta segurtasun-distantziak errespetatuz, "Elkarrekin entzungo gaituzte" lelopean.

Gobernuak ostalaritza sektoreari eragiten dioten neurri "bideraezinak" zuzendu ditzala eskatzeko deitu dute martxa, besteak beste, terrazen edukieraren % 50 eta establezimenduen barruan heren bat irekitzea "hondamendira" eramatea baita, horien arabera. Halaber, sektoreko langile askok ez dutela Aldi Baterako Lan-Erregulazioa oraindik kobratu salatu nahi dute.

Albisteak (2)