Ekimena
Euroeskualdeak mugaz gaindiko proiektuen deialdia abiatu du, arlo desberdinetan
Agentziak | Erredakzioa
Ekimenak aurkezteko epea uztailaren 24ra arte egongo da zabalik, eta 500.000 euro bideratuko dituzte kultura, hezkuntza, gazteria, kirola eta eleaniztasunarekin lotutako ekimenetara.
Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak mugaz gaindiko proiektuen deialdia abiatu du hainbat arlotan (kultura, hezkuntza, gazteria, kirola, eleaniztasuna). Hiru lurraldeetako aktoreen arteko lankidetza sustatu nahi duen deialdiak 500.000 euroko aurrekontua du.
Aurtengo lehen deialdia elkarte, enpresa, konpainia pribatu zein autonomoei zuzenduta dago, eta proiektuak aurkezteko epea uztailaren 24ra arte egongo da zabalik, bide telematikoz, 12:00ak arte, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.
Hala, "Euroeskualdeko Hiritartasuna" ardatz izanda, ekimenak hiru lurraldeetako aktore publiko-pribatuen arteko lankidetza garatu eta dinamizatzea du helburu 2014-2020 Plan Estrategikoak zehazturiko sektore gakoetan.
Horren harira, Nafarroako Gobernuak adierazi du Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa eskualdeetan dauden bazkideen arteko lankidetza ekintzak sustatzeko laguntza ekonomikoa bideratzen duela.
Testuinguru horretan, mugaz gaindiko normaltasuna berrezarri eta mugaren itxieraren eragina murriztea bilatzen duten aldaketa batzuk egin dituzte deialdi honetan: besteak beste, hautaketa-irizpideak egokitu dira eta aurrekontua 50.000 euro handitu da.
Deialdi honen lehentasunak honako arlo hauetan banatzen dira: Kultura (sorkuntzari laguntzea); Hezkuntza, Gazteria eta Herritarrak; Kirola eta Eleaniztasuna.
Lehenengo blokeak sortzaile profesionalen kopurua handitu nahi du, sektore eta jarduera desberdinak indartzeko, proiektu berritzaileak sortzeko (teknologiari lotutakoak edo ez), sormenari mesede egingo dioten baldintzak sortuz eta herritarren artean kulturarekiko eta sormenarekiko interes handiagoa eta jarrera hartzaile positiboa sustatuz.
Hezkuntzaren blokean, Euroeskualdeko eta kirol arloko gazteek elkar ezagutzea eta elkarrekintza ahalbidetzea bilatzen da, eta Euroeskualdeko herritarren aldeko elementutzat jotzen da.
Azkenik, Eleaniztasunareren blokeak Euroeskualdeko herritartasun konektatua lortu nahi du, hizkuntzaren bidez komunikatu eta elkar ezagutu ahal izateko, Euroeskualdeko hizkuntzen ezagutza sustatuz (euskara, gaztelania, frantsesa eta okzitaniera).