Koronabirusa
Senideek erresidentzietan bisitak egiteko aukera dute jada Araban eta Gipuzkoan
eitb.eus
Momentuz besarkadarik eta kontaktu fisikorik ez, baina behintzat aurrez aurre elkartuko dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaurtik aurrera, Gipuzkoako eta Arabako adinekoen egoitzetara bisitak egiteko aukera izango dute familiartekoek.
Konfinamendua hasi zenetik egoitzak itxita izan dira, eta telefonoz edo bideo deien bidez izan dute egoiliarrek harremana senideekin.
Momentuz besarkadarik eta kontaktu fisikorik ezingo dute izan, eta 2 metroko distantzia zaindu beharko dute, baina behintzat aurrez aurre elkartuko dira.
Bisitak hitzorduarekin izango dira, eta gehienez senide bat joan ahalko da, eta segurtasun neurri zorrotzekin. Gainera, egoiliar bakoitzak soilik 5 egunean behin jaso ahalko du bisita, musukoa derrigorrezkoa izango da, bisitariari tenperatura hartuko zaio, eta bisita amaituta, eremua desinfektatu egingo dute.