Udako ekintzak
Gazteen udako aisialdirako programa prestatzen ari dira Bilbon, 390 plazarekin
Agentziak | Erredakzioa
GazteKluberako izen-ematea ekainaren 16ra arte egongo da zabalik, Bilboko Udalak jakitera eman duenez.
Bilboko Udalak astearte honetan, ekainaren 9an, zabalduko du izen-ematea, eta 390 plaza eskainiko ditu uztailean eta abuztuan aisialdiko hiri-jardueretan parte hartu nahi duten 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.
GazteKluberako izen-ematea ekainaren 16ra arte egongo da zabalik, Bilboko Udalak jakitera eman duenez.
Guztira, 26 lantegi izango dira, bost jarduera ezberdinen inguruan: paddle surfa eta piraguak Bilboko itsasadarrean, bizikletaz eta pedalezko kart-etan egindako ibilbidea bidegorrian eta hiriko beste leku batzuetan, eta patinete lantegiak Zorrotzaurren.
Jarduerak egiteko, gehienez 15 pertsonako taldeak egingo dira, eta agintariek ezarritako segurtasun-neurriak zainduko dira. Hala ere, maskararik gabe joateko aukera izango dute parte-hartzaileek, horien erabilera bateraezina izan baitaiteke jarduera fisikoarekin.