Itxi

Koronabirusa

Dexametasona kasu larrietan soilik erabili behar da, ez prebentzio gisa

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Munduko Osasun Erakundeak hainbat saio kliniko abiatu ditu dexametasonak COVID-19ak jotako pertsonengan zer ondorio dituen hobeto ezagutzeko.

Botiketan erraz aurkitzen den botika da dexametasona. Argazkia: Efe.

MOE Munduko Osasun Erakundeak gaur ohartarazi duenez, dexametasona, COVID-19ak jotako eri larrietan hilkortasuna nabarmen murriztu duen esteroidea, eri kritikoetan soilik erabili behar da, ez koronabirusa kutsatzea eragozteko botika gisa.

“Ez da kasu arinetarako botika bat eta ezin da neurri profilaktiko gisa erabili, oso anti-inflamatorio indartsua da eta medikuen zaintzapean hartu behar da”, argitu du prentsaurreko batean Mike Ryan MOEko Larrialdi Sanitarioetarako zuzendari exekutiboak.

Aditu horren hitzetan, dexametasonak oxigeno jarioa errazten du arnasgailuetara konektatutako edo intubatutako pazienteetan, “baina ez da tratamendu bat bere horretan”, eta ohartarazi du balitekeela COVID-19a duten eri arinetan kaltegarria ere izatea “esteroideek birusa gorputzean erreproduzitzea erraz lezaketenez”.

Oxfordeko Unibertsitateak asteartean argitaratutako hainbat ikerlanen arabera, dexametasonak heren bat ere murriztu du hilkortasuna arnasgailuetara lotutako edo intubatuako pazienteetan eta bosten bat oxigeno beharrean zeudenetan.

Gainera, Tedros Adhanom Ghebreyesys MOEko zuzendari nagusiak aurreratu du nazioarteko erakunde sanitarioak hainbat saio kliniko batzen dituen meta-analisi bat abiatu duela, dexametasonaz gehiago jakiteko.

Albisteak (3)