Protesta
Donostiako metroaren lanak gelditzeko eskatu du Satorralaiak Kontxako hondartzan
Agentzia | Erredakzioa
Kontxako hondartzan pankartak jarri dituzte dozenaka pertsonak. Gainera, informazio puntu bat jarri eta metroko lanen inguruko parodia bat egin dute.
Donostialdeako metroaren pasabideko lanak guztiz gelditzea eskatu du Satorralaia plataformak Kontxako hondartza inguruan.
Kolektiboak jakitera eman duenez, eraikuntzaren aurkako protesta ekintzetako bat Kontxako erlojuen zonaldean egin dute. Informazio puntu bat jarri eta metroko lanen inguruko parodia bat egin dute.
Era berean, dozenaka pertsonak zenbait pankarta jarri dituzte hondartzan: “Erokeria gelditu”, “Metroaren lanak, orain Kontxa azpian” eta “Metroa: Guztiz gelditu”. Ekainaren 5ean Zubieta kaleko etxebizitza bat hustu behar izan zuten, lanek eragindako arazo batengatik.
Pankartak Kontxako hondartzan, Donostian. Argazkia: Xabier Urteaga