SUTEAK
Emakume bat ospitaleratu dute Bilbon sute batean kea arnasteagatik
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
00:30 aldera gertatu da, Bilboko Arbolantxa zeharkaleko etxebizitza bateko hirugarren solairuan.
71 urteko emakume bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, Bilboko Otxarkoaga auzoko bere etxean izandako sutean kea arnastu baitu, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertakariak gaur izan dira, 00:30 aldera, Bilboko Arbolantxa zeharkaleko eraikin bateko hirugarren solairuan.
Sua sukaldeko ke-kanpaian piztu da, eta suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera.