Itxi

Osakidetza

"Murrizketak itzultzea" eskatu diete Osakidetzako langileek Eusko Jaurlaritzari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Satse, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte osasun zentroetan “kalitatezko” osasun zerbitzu publiko bat defendatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osakidetzako langileak Euskadiko ospitale eta osasun zentroetan bildu dira ostiralean “kalitatezko eta eskubideak errespetatzen dituen” osasun zerbitzu publiko bat eskatzeko. Halaber, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote arlo horretako politikak aldatzeko eta euskal osasun zerbitzuari Europako mediarekiko parekagarria den aurrekontu bat bermatzeko eta egindako “murrizketa guztiak” atzera botatzeko.

Elkarretaratzeak gaur goizeko 11:00etan izan dira Satse, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta. Langileak Basurto, Donostia eta Txagorritxuko ospitaleetan eta Osakidetzako lehen mailako egoitzetan bildu dira.

Arantza Aria, Osakidetzako langileen bozeramaileak krisian zehar Eusko Jaurlaritzak egindako gestio txarra eta lan baldintza kaskarrak salatu nahi izan ditu. Egoera horren ondorioak “ahitutako lan taldeak, hildako lankide bat eta 2.000 profesional kutsatu baino gehiago” izan direla adierazi du.

Sindikatuek salatu dutenez, egoera hau Eusko Jaurlaritzaren “murrizketa politikaren” ondorioa izan da, ekonomikoki egoera onean egon garen garaietan ere, euskal osasun zerbitzuari eskainitako diru-laguntzak ere “oso eskasak izan direlako”.

Lan-talde egituratuak

Beste hainbat neurriren artean, euskal osasun zerbitzura bideratutako diru laguntzak Europar Batasuneko diru laguntzekin parekagarriak izatea eskatzen dute. Enpleguari dagokionez, “iruzurretan ezkutatuta” dauden lanpostuak lan-taldean txertatzea aldarrikatzeaz gain, lan-taldeak egonkortze aldera aldi baterako langileak finkatzea ere eskatzen dute.

Aldi berean, “murrizketa guztien itzultzea” ezinbestekotzat jotzen dute, eta erosahalmena itzultzeaz aparte, “pribatu bihurtutako zerbitzuen itzultzea eta enpleguaren mantenua” eskatzen dute. Bestalde, “lan-taldearen segurtasuna eta osasuna bermatzeko” neurriak diseinua ere aldarrikatzen dute.

Bideoak (1)