Itxi

KORONABIRUSA

Hildakorik ez eta 12 kutsatu berri Hegoaldean azken orduetan

EITB.EUS

Leer en Castellano

Bi positibo erregistratu dira Bizkaian, bat Gipuzkoan eta bederatzi Nafarroan (ez dute zerikusirik iparraldeko fokuarekin). Estatuan, 118 kasu berri atzeman dituzte azken 24 orduetan.

Koronabirusa atzemateko testak. Argazkia: EFE

Azken 24 orduetan 3 koronabirus kasu atzeman dira EAEn PCR proben bidez eta beste 5 test azkarren bidez (20.926 kasu osasun krisia abiatu zenetik). Aldiz, ez da inor hil COVID-19ren ondorioz; beraz, 1.611 dira hildakoak pandemia hasi zenetik.

2.478 proba (2.339 PCR eta 139 test azkar) egin ziren atzo Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak pandemiaren bilakaerari buruzko bere eguneroko txostenean emandako datuen arabera.

Ondorengo herri hauetan atzeman dira kasu berriak: Bizkaian, Bilbon (1) eta Etxebarrin (1) eta Gipuzkoan, Irunen (1).

Bestalde, COVID izan diren edo diren 6 pertsona daude ZIUn une honetan, bezperan baino 1 gutxiago.

RO Indizea 0,73 da.

Bederatzi positibo berri Nafarroan, bat ere ez iparraldeko fokuarekin lotuta

Bestalde, beste 9 COVID-19 kasu atzeman dituzten azken 24 orduetan Nafarroan, PCR bidez (guztira 9.534 kasu izan dira pandemia hasi zenetik, PCRak eta test azkarrak batuta).

Positibo berri horietako batek ere ez du Foru Erkidegoaren iparraldean izandako agerraldiarekin loturarik (Sunbilla, Bera...).

Gaixoei dagokienez, une honetan 24 pertsona daude ospitaleratuta, atzo baino lau gutxiago, eta bat ZIUn.

Azken orduetan ez da gaixo bakar bat ere hil. Pandemia hasieratik 528 dira hildakoak.

Espainiako Osasun Ministerioak 2 hildako eta 118 COVID kutsatu izan direla jakinarazi du azken 24 orduetan

Espainiako Osasun Ministerioak azken 24 orduetan koronabirusa zuten bi gaixo hil direla jakinarazi du (azken asteko heriotzak 13 izan dira; 28.343 guztira).

Gainera, azken 24 orduetan 118 kasu berri diagnostikatu dira, larunbatean baino 73 gutxiago. Koronabirusen kasuak 248.770 izan dira guztira, pandemia hasi zenetik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (2)