Itxi

KORONABIRUSA

Lapurdiko hiru ikastola itxi dituzte bi ikaslek COVID-19an positibo eman ondoren

EITB.EUS

Leer en Castellano

Angeluko ikastolako bi ikaslek eman dute positibo, baina hiru ikastolak itxi dituzte eskolaz kanpoko garaian bertako ikasleekin eta gurasoekin kontaktua izan zutelako.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Biarritzeko, Baionako eta Angeluko hiru ikastola itxi dituzte, azken horretako ikasleak diren bi anaiak positibo eman ondoren COVID-19aren probetan. SEASKA Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak hiru eskolak ixtea erabaki du, kutsatuek eskolaz kanpoko garaian bertako ikasleekin eta gurasoekin kontaktua izan zutelako.

Bertatik jakinarazi dutenez, probak egingo dizkiete hiru ikastoletako langile guztiei, eta hiru eskolak itxita egongo dira ikasturteko azken astean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Bideoak (1)