Martxan uztailaren 1etik
Bilboko TAO zerbitzuaren udako ordutegia indarrean dago jada
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Larunbatetan ez da zerbitzurik egongo bi hilabetez, eta abuztuan goizez bakarrik.
Bilboko TAO zerbitzuak udako ordutegia jarri du martxan, eta abuztuaren 31ra arte egongo da indarrean. Uztailean eta abuztuan, larunbatetan ez da zerbitzurik egongo; abuztuan, berriz, aparkaldi mugatuaren ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da.
Bilboko Udalak jakinarazi duenez, ordutegi berri horiez gain, uztailaren 31n eta abuztuaren 28an, jaiegunak direnez, ez da izango TAO zerbitzurik.
Udako denboraldiaren ostean, zerbitzuak bere ohiko funtzionamenduari ekingo dio irailaren 1ean. Horrela, uztaileko eta abuztuko larunbatetan ez da zerbitzurik egongo, eta abuztu arratsaldeetan erabiltzaileek ez dute aparkatzeagatik ordaindu beharko.