Itxi

Endesa Ligako Finala

Kirolbet Baskoniaren garaipenaren ondorengo ospakizunekin kezkatuta agertu da Urtaran

eitb.eus

Leer en Castellano

Gauerdian, Gasteizko alkateak "arduraz jokatzeko" eskatu die herritarrei Twitter bidez zabaldutako mezu batean, eta ospakizunak egoera hobea denerako uzteko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea "oso kezkatuta" agertu da bart Gasteizko kaleetan izan diren jende-pilaketekin; izan ere, Kirolbet Baskoniak Endesako Liga irabazi ostean, hiriko kaleetan pertsona asko elkartu dira garaipena ospatzeko.

22:00ak aldera, Kirolbet Baskoniak laugarren liga eskuratu zuen, Bartzelonari bi puntuko aldearekin irabazita (67-69), partida amaitzeko hiru segundo falta zirenean. Valentziako La Fuente de San Luis pabiloian jokatu zuten finala, ateak itxita.

Minutu batzuk geroago, gasteiztarrak Andre Maria Zuriaren plazara joan ziren garaipena ospatzera. Alabaina, pertsona askok, gehienak gazteak, maskarak jartzea eta segurtasun-distantziak mantentzea ahaztu zuten, koronabirusaren agerraldi berriak saihesteko.

Gauerdian, sare sozialen bidez bolo-bolo zabaldutako irudien aurrean, Urtaranek "arduraz jokatzeko" eskatu die herritarrei Twitter bidez zabaldutako mezu batean. Halaber, kaleko egoerarekin "oso kezkatuta" dagoela onartu du Gasteizko alkateak.

"Poz handiko gaua ez dadila tragedia eta sakrifizio aste bihurtu. Osasun arloko langileek eta adineko pertsonek ez dute hori merezi. Hiriak ere ez. Jende-pilaketak saihestu", esan du alkateak.

Testuinguru horretan, ospakizunak egoera hobea denerako uzteko eskatu du, baina goizaldera arte luzatu dira, erdiguneko tabernetan batez ere.

Albisteak (1)

Bideoak (2)