KORONABIRUSA
13 kutsatu berri covid-19arengatik eta hildakorik ez EAEn azken orduetan
Agentziak | Erredakzioa
Hiru kasu atzeman dituzte Araban (guztiak Gasteizen), zazpi Bizkaian (4 Bilbon eta bana Arrigorriagan, Barakaldon eta Portugaleten), eta hiru Gipuzkoan (bana Arrasaten, Bergaran eta Irunen).
13 kasu positibo berri antzeman dituzte PCR proben bidez azken 24 orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan, eta beste 7 kasu test azkar edo serologikoen bidez. Ostiralean ez zen hildakorik izan; beraz, pandemia hasi zenetik 1.619 pertsona hil dira guztira.
2.583 proba egin dituzte azken 24 orduetan (2.357 PCR eta 26 test azkar).
Analisien ondorioz, 13 positibo berri baieztatu dituzte PCR bidez, hiru Araban (guztiak Gasteizen), zazpi Bizkaian (4 Bilbon eta bana Arrigorriagan, Barakaldon eta Portugaleten), eta hiru Gipuzkoan (bana Arrasaten, Bergaran eta Irunen).
Bestalde, 6 pertsonek jaso dute ospitaleko alta azken egunean, eta 27k gaixotasuna gainditu dute, hau da, negatibo eman dute PCR proban, aurreko egunetan positibo eman ostean.
Momentu honetan, 6 pertsona daude ZIUn.
RO indizea 1,31koa da une honetan. Atzokoa 1,09koa zen.
Hiru kutsatu eta ospitaleratze berri bat Nafarroan
Bestalde, Nafarroako Osasun Sailak jakitera eman duenez, COVID-19ak eragindako hiru kutsatze atzeman dituzte Nafarroan azken 24 orduetan eta pertsona bat ospitaleratu behar izan dute arrazoi horrengatik.
23. egunez jarraian, ez da hildakorik izan. Pandemia hasi zenetik 528 pertsona hil dira Foru Erkidegoan.
Guztira, 9615 pertsona kutsatu dira koronabirusarekin osasun krisian, eta 2.049 ospitaleratu behar izan dituzte uneren batean.