Kargatzen...
Itxi

Koronabirusa

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da Katalunian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Maskara nahitaez erabili behar da Katalunian, distantzia mantendu daitekeen kasuetan ere.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteak atzo iragarri zuenez, gaurtik aurrera maskara nahitaez erabili behar da Katalunian, distantzia mantendu daitekeen kasuetan ere.

Kataluniako Parlamentuko osoko bilkuran Generalitateko presidenteari egindako kontrol saioan jakinarazi zuen erabakia, Kataluniako Gobernuak koronabirus-agerraldi baten ondorioz konfinatutako Segrià eskualdeko (Lleida) kudeaketa zalantzan jarri dutenean.

Torrak babestu du bere gobernua "egunean 24 orduz Lleidako ospitaleetan gertatzen ari denari begira dagoela, eta arakatze zein babes neurriak ezartzen" ari dela, eta ziurtatu du eremu konfinatuaren kudeaketa deszentralizatu nahi dutela, Udalek babes osoa izan dezaten.

Kataluniako Babes Zibilak erabakiko du Segrian (Lleida) neurri "zorrotzagoak" hartzen diren ala ez

Meritxell Budo Kataluniako Generalitateko Presidentetza kontseilariak adierazi du, Kataluniako Babes Zibilak (Procicat) bilera egingo duela asteazken honetan Segriako (Lleida) agertokiak aztertzeko, eta "neurri horrekin batera beste neurri zorrotzagoak hartu behar diren ikertzeko".

Cadena Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ohartarazi du hartutako neurrien ondorioak ez direla "berehalakoak", baizik eta egun batzuk itxaron behar direla emaitzak ikusteko.

"Agertoki guztiak zabalik daude", gaineratu du Budok, eta azaldu du egoera aztertu eta irizpide epidemiologikoetan oinarrituta eta osasun agintariek gomendatzen dutenaren arabera erabakiak hartuko direla.

Lleidan zaintza epidemiologikoa indartu dela ziurtatu du Budok: "Jarraipen hori egiten ari ziren hamar pertsonetatik hamabost izatera pasatuko gara", eta nabarmendu du laguntza sarea indartzeko ere lanean ari direla, Vilanovako Arnau ospitalearen edukiera zabalduz.

Albisteak (2)

Bideoak (1)