Itxi

COVID-19

Euskal ontzi bateko sei arrantzale, badaezpada bakarturik

Agentzia | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ontzia portura itzuli da. Antza denez, positibo eman duten Burelako (Lugoko Mariña eskualdea) arrantzaleekin harremana izan dute Santoñan (Kantabria).

Ontziak Hondarribiako (Gipuzkoa) portuan. Artxiboko argazkia: EFE

Euskal ontzi bateko sei arrantzale badaezpada bakartu dituzte, PCR proben emaitzen zain.

Eusko Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez, euskal ontzi bateko tripulazioa da, baina ez dute izenik eman, ezta porturik zehaztu ere. Ontzia portura itzuli da. Antza denez, positibo eman duten Burelako (Lugoko Mariña eskualdea) arrantzaleekin harremana izan dute Santoñan (Kantabria).

Galiziako hiru ontziren arrantzaleak, guztira 10 pertsona, bakartu dituzte Kantabriako Gobernuaren zentro batean. Badaezpada koarentenan jarri dituzte.

Gainera, harremana izan duten gainerako ontzi eta arrantzaleak, besteak beste Euskadi, Asturias eta Galiziakoak, portura itzuli dira.

Euskal ontziko tripulazioari PCR probak egin dizkiote portura heldu denean. Emaitzen zain marinelak badaezpada bakartu dituzte, antzeko kasuetan beti egin bezala, iturriek erantsi dutenez.

Jadanik itsasoratzen diren arrantzaleei probak egitea ohikoa dela gogorarazi dute iturriek, kutsadura baztertu edo baieztatzeko, eta porturatzen direnean ere prozedura errepikatzen da.

Albisteak (3)