Itxi

KORONABIRUSA

Moderna konpainiaren COVID-19aren aurkako txertoa 2021erako egon liteke prest

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Modernaren ikerketaren lehen emaitzen arabera, txertoak erantzun immunea eragiten du, baina bigarren mailako ondorio arinak ditu.

Konpainia urtean 500 milioi dosi inguru ematera bideratuta dago. Irudia: EFE

Moderna konpainia bioteknologikoa garatzen ari den koronabirusaren aurkako txertoak erantzun immunitario "azkar eta indartsuak" eragin ditu ikerketaren lehen fasean jaso zuten boluntario guztiengan, eta prest egon liteke 2021erako.

Modernaren ikerketaren lehen emaitzak asteon argitaratu dira New England Journal of Medicine egunkarian, eta, horien arabera, txertoak erantzun immunea eragiten du, eta bigarren mailako ondorio arinak ditu: nekea, hotzikarak, buruko mina, giharretako mina eta injekzioa emandako lekuan mina eragiten ditu.

AEBko Osasun Institutu Nazionalarekin batera garatutako txertoak uztailaren 27an saiakuntzaren hirugarren fasea hastea espero da, ikerketaren azken etapa, 30.000 boluntariorekin.

Hala, Modernak ohar baten bidez adierazi duenez, "konpainiak urtean 500 milioi dosi inguru egin ditzake, eta litekeena da 2021etik aurrera urtean mila milioi dosi egin ahal izatea".

Munduko Osasun Erakundearen arabera (MOE), koronabirusaren aurkako 300 bat txerto entsegu fasean daude gaur egun.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak nahitaezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Albisteak (4)