Kukutzako gaztetxea
Kukutzak aurrera egiten ez badu bizilagunek neurriak hartuko dituzte
Erredakzioa
Errekaldeberriko auzokideak Bilboko Udalari helarazitako mezua da. Gaztetxearen aldekoek ukatu egin dute Kukutza beste eraikin batera eramatea, udalak proposatu zuen moduan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Errekaldeberri Auzoko Elkartearen ordezkariek adierazi dutenez, Kukutzaren inguruan dituzten eskaerak entzuten ez badituzte eta gaztetxearen eraikina botatzen baldin badute, neurriak hartuko dituzte.
Igor Ahedo, Ana Monje eta Almudena Hernandez Errekaldeberriko bozeramaileak prentsaurreko bat eskaini dute Bilboko Udaletxearen aurrean, gaztetxearen arazoari irtenbide bat bilatzeko xedez udal ordezkariekin izan duten bilerara joan aurretik.
Gaur jakitera eman dutenez, Udalak hitzarmen bat egin eta beste eraikin bateko alokairua ordaintzea eskaini berri die Kukutza uztearen alde. Ezetz esan eta beste proposamen bat egin diote gaur Bilboko Udalari.
Errekaldeko auzotarrek orain duten eraikina alokatzeko kopuru bat ezartzea eta gaztetxea botatzeko agindua bertan behera geratzea eskatu dute, bi aldeak pozik egoteko.
‘Orain daukagun eraikina da aukera bakarra, Errekaldeko auzotarrentzat baliorik ez neurtezina du Kukutzak’, adierazi du Igor Ahedok.