Itxi

Zaldibarko zabortegia

Arduradunek jarduerari eutsi zioten, zabortegian arrakalak agertu zirela jakin arren

EITB.EUS

Leer en Castellano

Epaileak arduragabekeriazko homizidioagatik auzipetu ditu Verter Recyclingeko jabea eta beste bi arduradunak. EiTBk autoa eskuratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zaldibarko zabortegiko luizia ikertzen ari den Durangoko Auzitegiko epaileak arduragabekeriazko homizidioagatik auzipetu ditu Jose Ignacio Barinaga Verter Recyclingeko jabea, Arrate Bilbao administratzailea eta Juan Etxebarria ingeniari teknikoa.

EiTBk jakin ahal izan duenez, epaileak autoan dio hiru arduradunek bazekitela zabortegiaren egoera ez zela egokia, baina, hala ere, "ez zuten segurtasun-neurririk hartu, ezta jarduera geldiarazi ere".

Joaquin Beltran langileak antzeman zituen arrakalak eta arduradunak ohartarazi zituen. Enpresak orduan ikerketa topografiko bat egitea agindu zuen.  

Epailearen arabera, "hiru auzipetuek bazekiten zein zen zabortegiaren egoera"; izan ere, ezbeharraren egunean, goizean, ikerketa topografikoa egin zuen enpresak mezu elektronikoa igorri zion Juan Etxebarria ingeniariari zabortegian "arrakalak eta 20 zentimetroko maila bat" zeudela baieztatuz. Hala ere, ez zuten jarduera gelditu eta ordu batzuk geroago zabortegia erori egin zen.

Verter Recyclingeko arduradunak uztailaren 21ean atxilotu zituen Ertzaintzak, eta atzo eraman zituzten Durangoko epaitegira.

Epaileak behin-behinean aske utzi zituen, baina kautelazko zenbait neurri jarrita: pasaportea kendu diete eta hilean behin epaitegira joan beharko dute sinatzera.

Zaldibarko zabortegia otsailaren 6an erori zen. Hondamendiak azpian harrapatu zituen Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak. Harrezkero bilaketa-lanetan ari dira, baina oraindik ez dituzte hilotzak topatu.

 

Albisteak (5)

Bideoak (1)