Itxi

Mezak

Erantzukizunez jokatzea biktimak oroitzeko modua dela aldarrikatu du Elizak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Biktimengatik otoitz egiteko era “erne jarraitzea da”, esan du Gasteizko gotzainak. “Gizakia zaurgarria eta indargabea da”, adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.

Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina. Argazkia: EFE

COVID-19aren agerraldiak saihesteko herritarrei erantzukizuna eskatu die Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainak. Otoitz egiteko eta biktimak  oroitzeko modua gaixotasunaren aurrean “erne jarraitzea da”, adierazi du Elizaldek.

Pandemian zehar hildakoak gogora ekartzeko meza eman du Elizaldek. Biktimen senideak eta Arabako erakundeetako, gizarteko eta osasun kolektiboetako ordezkariak zeremonian izan dira.

Horrela, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Pedro Elosegi Batzar Nagusietako presidentea eta Carlos Zapatero Espainiako Gobernuak Araban duen ordezkaria, besteak beste, mezan izan dira.

Soldaduak Gasteizko eliza barruan. Argazkia: EFE

Sermoian zehar, eritasunak hildako milaka pertsonak gogorarazi ditu gotzainak, bereziki gorpuengatik galdegin ez dutenak.

Bestalde, “pandemiak utzitako ikasbide sendoenetako bat gizakia zaurgarria eta indargabea dela izan da”, azpimarratu du Francisco Perez Iruñeko artzapezpikuak mezan. Aldi berean, “etsita dagoenik ez du esan nahi, guztiz kontrakoa, Jainkoak oparitzen dizkion egia hutsetan sendotzen da”, erantsi duenez.

Era berean, COVID-19ak eragindako biktimei omenaldia egiteko meza eman du Iruñeko artzapezpikuak, Santiago egunean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.