Itxi

Koronabirusa

EAEn ezingo dira 60 pertsonatik gorako hileta eta hil-beilak egin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Arau berria datozen egunetan argitaratuko dute EAEko Aldizkari Ofizialean, eta litekeena da astebururako indarrean egotea.

EAEn ezingo dira 60 pertsonatik gorako hileta eta hil-beilak egin. Argazkia: EFE

Nekane Murga Osasun sailburuak astelehen arratsaldean iragarri duenez, gehienez 60 pertsona batu ahal izango dira hil-beila eta hiletetan Euskal Autonomia Erkidegoan. Hil-beilen kasuan, ez da kontuan izango etxe berekoak diren ala ez; hau da, inolaz ere ezingo da kopuru hori gainditu. Toki itxietan, gainera, edukiera % 60ra mugatuko dute.

Arau berria datozen egunetan argitaratuko dute EAEko Aldizkari Ofizialean, eta litekeena da astebururako indarrean egotea.

Bestalde, gaueko aisialdia mugatzeko agindua ere emango dute aste honetan bertan, koronabirusaren kutsatzea eteteko asmoz. Horrela, beranduenez 01:30ean itxiko dute tabernek eta dantzalekuek, eta 00:00etatik aurrera ezingo da kalean kontsumitu, terrazetan salbu.

Albisteak (3)