Gipuzkoako Aldundia
Gipuzkoak bere Plan Estrategikoa berrikusi du berreskuratze-funtsak lortzeko
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Plan Estrategiko eraberritua egoera berrira egokitu dute, eta, bertan, foru erakundearen "erabateko lehentasuna" izango da "kohesio soziala eta desberdintasunen aurkako borroka".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gipuzkoako Foru Aldundia legegintzaldiko proiektu estrategikoak "indartu eta egokitzeko" lanean ari da, Europar Batasunaren berreskuratze funtsen hautagai izan daitezen. Horiek guztiek EBk Covid ondorengoko etaparako ezarri dituen lehentasunetan "kokapen ezin hobea" dutela uste du Gipuzkoak.
Pandemiak sortutako krisi soziosanitario eta ekonomikoari aurre egiteko EAJ-PSEren gobernua ematen ari den pausoen berri eman dute Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen ministroak.
Horietako lehena joan den azaroan aurkeztutako 2020-2023 Plan Estrategikoaren berrikuspena izan da. Egoera berrira egokitu dute, eta, bertan, foru erakundearen "erabateko lehentasuna" izango da "kohesio soziala eta desberdintasunen aurkako borroka".
"Eraldaketa berdea" da COVID-19ren testuinguruan "babes soziala, ongizatea eta bizikidetza komunitarioa" bermatzea helburu duen planaren "motor gehigarria". Azken bi hilabeteetan egindako berrikuspen lana beste hiru "lehentasunezko eremurekin" osatu dute: garapen ekonomiko iraunkorra eta enpleguaren babesa, elkarlaneko gobernantza eta etorkizunerako proiektuak.
Besteak beste, Adinberri -zahartzea-, Mubil -elektromobilitatea- eta NaturKlima -aldaketa klinikoa- dira zentroak pandemiak eragindako krisitik ateratzeko aukerak. Hori dela eta, Espainiak laguntza zuzenetan eta maileguetan EBk prestatutako berreskuratze funtsetik jasoko dituen 140.000 milioi euro horietatik zati bat eskuratu nahi du foru gobernuak.
"Zenbakiak zehazteko" fasean dago orain foru gobernua, Olanok luze joko duela dioen prozesu baten ostean Gipuzkoari egokitu beharko litzaizkiokeen funtsak finkatzekoan.